Agroekologia bertako eta planeta osoko ekologiaren oreka atxikiz eta zainduz eta komunitateen eta gizarteen ongizatea eta elkartasuna bermatuz garatzen den nekazaritza sistema iraunkorra da. Labur, agroekologia lurra zainduz jendea zaintzeko lurra lantzea da, eta beraz aurrerapen soziala gehitzen dio XX. mendean zehar garatu ziren nekazaritza ekologikoaren ikuspegiei (permakultura, nekazaritza biodinamikoa, ...). Besteak beste, agroekologiak nezakaritza ekologikoaz gainera, elikadura-subiranotasuna, landa garapena, tokiko autonomia, bertako merkatuak, komunitateko aktibismoa eta feminismoa barnehartzen ditu, 1970eko hamarkadan hausnartu eta aztertzen hasi zen nekazaritza eredua da, berria ez bada ere; hain zuzen ere, agroekologia komunitate indigenetako nekazaritzan oinarritu zen hastapenetan. Geroztik, mundu zabalera hedatu den nekazaritza alternatiba da, gizarte alternatiba ere badena, sistema sozioekonomiko hegemoniko suntsitzaileen aurka. Euskal Herrira, XXI. mendetik bereziki zabaldutako ikuspegia izan da, eta horren sustatzaileen artean bereziki EHUko irakasle Mirene Begiristain aipatu behar da, agroekologia feminismoarekin (ikus, ekofeminismoa) teorikoki uztartu duena.
Loturiko artikuluak
Iraupeneko nekazaritza (biziraupen-nekazaritza)Biziraupen-nekazaritza edo biziraupen-laborantza, iraupeneko nezakaritza edo laborantza ere deitua nekazariek (laborariek) eta horien familiek gehienbat beraien elikadurarako (autokontsumorako alegia), eta soberakin eskas batekin, lantzen duten nekazaritza mota da.…
Ekologia soziala (gizarte ekologia)Ekologia soziala edo gizarte ekologia ingurumenaren arazoen iturria gizartean dauden egitura eta harreman sozioekonomikoen emaitza direla (hala nola hierarkia, dominazio eta desberdintasun sozialen ondoriozkoak) baieztatzen duen ekologia politikoaren…
Ekologia sakona eta azaleko ekologiaEkologia sakona naturari berezko balioak aitortu egiten dizkion ikuspuntu filosofikoa da, gizakien beharrizan eta nahietatik haraindi. Ildo horretatik, Mendebaldeko gizarte industriala zorrotz kritikatzen du, edonola ere gizakiaren ikuspuntutik…