Hirien geografian, aldiriak edo periferia, eremu azpiurbano edo suburbanoa ere deitua, nukleo zentral baten inguruan garatzen den hiri-eremua dira. Aldirietan nukleo zentralarekiko interdependentzia-harremana sortzen da: nukleo zentralak zerbitzuak…

Aglomerazio-ekonomiak enpresek eta orokorrean ekonomiak jarduera ekonomikoak eta enpresak toki batean pilatzearen ondorioz sortzen diren abantailak dira. Sinergia, transakzio eta garraio-kostu txikiagoekin, eta gertuko merkatu zabal batekin loturik daude. Aglomerazio-ekonomiak sortzen dituzten eremu ohikoenak hiriak eta aldiriak dira, definizioz jarduera ekonomikoak biltzen dituzten eremuak izanik. Hala eta guztiz ere, aglomerazio-ekonomiek efektu negatiboak (desekonomiak) ere badituzte, jarduera ekonomikoen gehiegizko pilaketak azpiegitureetako saturazioa eta ingurumeneko kutsadura eragiten dituztelako besteak beste.
Beste hizuntzetan: ingelesez, economies of agglomeration; gaztelaniaz, economías de aglomeración.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.