Kanten filosofian, intuizio sentikorra edo besterik gabe intuizioa gauzak ezagutzeko modu zuzena da, zentzumenen bitartez eskuratzen dena. Intuizioa ez da abiatzen objektuetatik beraietatik, objektuak moldatzen dira gure intuzioaren ahalmenetara.…

Adingabetasuna, Kant filosofoarentzat, beste baten gidaritzarik gabe bere adimenaz baliatu ezin daitekeenaren egoera da. Kantek Ilustrazioaren garaia azaltzeko metafora gisa erabiltzen du, gizakiak bere adimenaz baliatzeko adorea eta erabakitasuna eskuratzeko aukera eskaintzen duen garai moduan, gizakiak adin nagusira heltzen den garai gisa alegia. Metafora 1784an plazaratu zuen Beantwortung der Frage: Was ist Aufklärung? entseguan azaldu zen, euskaraz "Galderari erantzuten: Zer da Ilustrazioa?".
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, minoría de edad.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.