Platon filosofoak kosmosa osatzen duten gauza guztiak ordenaturik daudela esplikatzeko, adimen ordenatzaile bat egon behar dela baieztatu zuen, demiurgo izenekoa. Kontzeptu ez zen berria antzinako greziar filosofian, Anaxagorasek…
Adimen desgaitasuna, desgaitasun intelektuala edo adimen urritasuna pertsona baten garapen mentalean egon daitezkeen arazo eta nahasmenduen multzoa da (ikus, gainera, desgaitasuna), bere adinari dagokion ahalmen intelektual eta kognitiboak mugatu eta ikaskuntza, hizkuntza, psikomotrizitatea eta sozializazio funtzioak normaltasunez garatzea moteldu edo eragozten dutenak. Kontzeptu erlatiboa da, erlatiboa adimen desgaitasuna testuinguru soziokultural bakoitzean normaltzat edo egokitzat hartzen diren adimen maila eta ikuspegien araberakoa baita. Dena den, historikoki adimen urritasuna pairatzen duten pertsonak baztertzeko joera badago ere, egun ikuspegi integratzailea da nagusi, eta horrela adimen urriko pertsonak gizartean normaltasunez txertatzea bilatzen da, segregazio oro ukatuz, beraien egoera normalizatze aldera.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, discapacidad intelectual, deficiencia mental.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.