Adimen-kozientea


KategoriakPsikologia

Adimen-kozientea, batzuetan, termino egokia ez bada ere, adimen-koefiziente ere deitua, gizabanako baten adimen edo intelijentzia orokorra, teknikoki g faktorea ere deitua, zenbatetsi edo estimatu egiten duen neurketa bat da, adimen-test edo proba batean oinarrituta. Koziente hitza hastapenetan eraturiko test edo proben diseinutik dator; hain zuzen ere, historian diseinaturiko lehenengo adimen-testean, haurrentzako Binet-Simon testean hain zuzen, haur baten adin mentala estimatzen da, zeina adin errealarekin zatitzen den, adimen-kozientea kalkulatzeko. Horrela, 1 kozientea duten haurrek adin mental eta erreal berdina izango lukete. Ondoren, lortutako adimen-kozienteei eskala-aldaketa bat aplikatzen zitzaien, haiek banaketa normal batera doitzeko, 100eko batezbestekoarekin eta 15eko desbideratze estandarraz. Banaketa normaleko azken puntuazio hau da adimen-kozientea. Banaketa normalaren propietateen arabera, 100etik beherako kozientea duten gizabanakoek batezbestekotik beherako adimen-maila izango lukete, eta hortik gorakoak batebestekotik gorako adimen-maila, 85-115 artean populazioaren %68ak daudelarik, eta %95ak 70-130 bitartean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, intelligence quotient; gaztelaniaz, cociente de inteligencia.

234 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.