Adierazle edo indikadore sintetikoak zuzenean beha ezin daitekeen aldagai bat beste aldagai behagarri batzuk bateratuz eratzen diren adierazleak dira. Adibidez, enpresa batek kalitatearekin duen konpromisoa ezin da zuzenean behatu, hainbat osagai dituen ezaugarria baita. Adierazle sintetikoa eratzeko, osagai horiek jaso eta eskuraturiko datuak agregatu edo bateratu egingo dira, gehienetan haztapen edo ponderazio ezberdinekin.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, composite measurement; gaztelaniaz, indicadores sintéticos.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Proposizio (judizio) analitikoak eta sintetikoakProposizio edo judizio analitikoak, haien egituraren analisi soiletik, hots, haien hitzen esanahien azterketatik, egiazkoak diren ala ez jakin daitezkeen proposizioak dira. Proposizio edo judizio sintetikoen egiazkotasuna aztertzeko , berriz, proposizioaren…
Adierazleak (adierazle ekonomikoak)Adierazleak edo indikadoreak fenomeno konplexu baten egoera eta bilakaera zehazteko eratu eta jasotzen den informazioa da, gehienetan aldagai kuantitatibo moduan. Bereziki fenomeno baten egoera zehatza ezagutu edota aurrez…
Adierazle hutsaErnesto Laclau filosofoaren diskurtso hegemonikoei buruzko teorian, adierazle hutsa eduzki zehatz eta finkorik gabeko kontzeptu, ideia (edo indar-ideia), lelo edo pertsonaia bat da (hala nola, aberria, herria, ...,…