Agian giza baliabideei buruz bilatzen ari zinen. Giza faktorea gizakiaren jokabidea eragiten duten faktore psikologiko, soziologiko eta kulturalen multzoa da, portaera hori konplexu eta beraz aurresangaitz eta kontrolagaitz bilakatuz.…

Giza Garapen Indizea edo Giza Garapenaren Indizea (GGI) komunitate, eskualde edo nazio bateko herritarren bizitza-kalitatea eta ongizatea, hitz batean giza garapena, neurtzen duen adierazle sintetikoa da. Zehatzago, Giza Garapen Indizeak osasunari buruzko adierazleak (bizi-itxaropena), hezkuntza buruzkoak (eskolatze-urteak) eta errenta maila bateratzen ditu ongizatearen neurketa objektiboa emateko. Hiru adierazle horien bateratzeko, haien balioak normalizatu egiten dira, balio maximoaren eta minimoaren artean zein puntutan kokatzen diren zehazteko, ondoren balio normalizatu horien batezbesteko geometriko bat kalkulatzeko. Norvegia da, 2022 urtean, munduan GGI handiena duen herrialdea.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Índice de Desarrollo Humano (IDH).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.