Zuzeneko demokrazia edo demokrazia zuzena herritarrek edo erakunde bateko kideek erabakiak demokratikoki, bozketa bidez, eta zuzenean, ordezkari edo bitartekaririk gabe, hartzen dituzten demokrazia-sistema da. Demokraziaren ideala da, baina praktikan dituen oztopoengatik, bereziki edozein erabaki hartzeko etengabe bozketak egin behar izatea, demokrazia ordezkatzailea da gehien ezartzen den sistema.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, democracia directa.
Loturiko artikuluak
Hautagaiak eta hautesleakHauteskundeetan, hautesleak botoz euren ordezkari politikoak aukeratzen dituzten pertsonak dira; ordekari politiko gisa hautatuak edo aukeratuak izateko aurkezten direnak, berriz, hautagaiak dira. Hautagaia eta hauteslea izatea adin nagusiko…
Demokrazia liberalaDemokrazia liberala liberalismo politiko eta ekonomikoa sustatzeko eratzen diren sistema politikoa da. Liberalismo politikoaren aldetik gizabanako bakoitzak, gizaki eta hiritar gisa, dituen eskubideak bermatzen ditu, giza eskubideak eta…
Ordezkaritza bidezko demokrazia (demokrazia ordezkatzailea)Ordezkaritza bidezko demokrazia, ordezkaritzako, ordezkaritza-demokrazia edo demokrazia ordezkatzailea herritarren botere politikoa haiek modu librean aukeraturiko ordezkarien bitartez, gehienetan alderdi politikoetan bilduta, garatzen duen sistema politikoa da. Ordezkaritza-demokrazia batean…