Zorpetze-ahalmena enpresa edo partikular batek bere gain har ditzakeen zorren zenbatekoa da, gehienetan aldiro eskuratzen dituen diru-sarreren portzentaje gisa, zorrak itzultzeko konpromisoa, kaudimena alegia, eta orokorrago enpresaren bideragarritasuna edo partikularraren bizimodua kolokan jarri gabe.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, borrowing capacity, debt capacity; gaztelaniaz, capacidad de endeudamiento.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Sarrerak eta gastuakKontabilitatean, sarrerak eta gastuak enpresa batean ondarearen aldaketa eragiten duten eragiketak edo egitateak dira. Sarrerak (ez nahastu diru-sarrera kontzeptuarekin) ondarearen gehikuntza dakarren eragiketa edo transakzioak dira, irabazia dakarrena…
Despoltsapena (diru-irteera)Despoltsapena edo diru-irteera une jakin batean eta eragiketa edo egitate finantzario baten ondorioz enpresa batean gertatzen den diruzko ordainketa da. Diru-sarrerekin batera, kutxa-fluxua ere bada, eta beraz enpresaren…
Negoziazio-ahalmenaNegoziazio-ahalmena edo negoziazio-gaitasuna negoziatzaile batek aurrean dituen eragileen aurrean bere interesak defendatzeko dituen abantailen multzoa da (ikus, gainera, negoziazioa). Alde batetik, negoziazio-trebetasunak, gaitasun pertsonal gisa, barnehartzen ditu, hala…