Zorizko zenbakiak edo ausazko zenbakiak algoritmo bat erabiliz edo gailu fisiko batez (adibidez, dado bat) sortutako zenbakiak dira, zenbaki guztiek suertatzeko probabilitate berdina dutelarik, hau da, banaketa uniforme bati jarraituz. Horrela, epe luzera sortutako zenbakien maiztasuna berdintsua izan beharko litzateke. Zorizko zenbakien beste baldintza bat independentzia da, hau da, zorizko zenbaki bat 2 suertatzeak ez du esan nahi hurrengo zenbakia 2 suertatzeko probabilitatea handiagoa edo txikiagoa denik.
Zorizko zenbakiak algoritmoen bitartez, softwarea erabiliz, sor daitezke. Softwarearen bitartez sortutako zenbakiak, ustez zorizkoak direnak, zenbaki sasizorizkoak (ingelesez, pseudorandom numbers) direla esaten da; izan ere, hertsiki ez dira zorizko zenbakiak, algoritmo edo formula baten bitartez sortu direlako. Gailu fisiko baten bitartez, dadoaren edo erruletaren bitartez adibidez, sortutako zenbakiak berriz, zinez dira zorizkoak, dadoa edo erruleta benetan ongi eraikia badago.
Zorizko zenbakien aplikazioak anitz dira: zorizko laginak jaso (populazio batetik zein elementu aukeratu behar den erabakitzeko zorizko zenbaki bat aukeratzen da), kriptografian, esperimentuen diseinuan (aleatorizazioan) eta simulakuntzan.
Hiztegia: ingelesez, random numbers; gaztelaniaz, números aleatorios.
Loturiko artikuluak
Zorizko esperimentuaProbabilitate-teorian, zorizk esperimentua, ausazko esperimentua, zorizko saiakuntza edo zorizko esperientzia, esperientzia edo esperimentu aleatorioa ere deitua, kondizio berdinetan errepikatu arren hainbat emaitza posible dituen fenomeno bat da, emaitza…
Zorizko esleipenaEsperimentuen diseinuan, zorizko esleipena banakoak edo unitate esperimentalak tratamendu desberdinen artean zoriz banatzeko prozedura da. Modu horretan, kontrol taldea eta tratamendu-taldea osatzerakoan bataren edo bestearen aldeko joerarik ez…
Algoritmoak eta algoritmikaAlgoritmoa problemak ebazteko prozedura sistematiko bat da, soluzio baterako pausoak zehazten dituena. Algoritmoak dira, adibidez, zenbakiak bidertzeko erregela eta zenbaki zerrenda bat ordenatzeko darabilgun prozedura; algoritmoak dira halaber…