Zorigaiztoko Hamarkada


KategoriakHistoria

Zorigaiztoko Hamarkada edo Hamarraldia (gaztelaniaz, La Década Ominosa), batzuetan Hamarkada edo Hamarraldi Doilorra, Hamarkada Deitoragarria edo Hamarkada Gaitzesgarria ere deitua,  Espainian 1823tik 1833-1834 arte indarrean egon zen aldi absolutista izan zen, 1820tik 1823ra bitarteko Hirurteko Liberalaren ondoren, Fernando VII.aren erregetzaren azken urteekin batera gertatu zena. Horren abiapuntua Hiruteko Liberalaren amaiera izan zen, San Luisen Ehun Mila Semeen espedizio militarraren ondorioz. Hamarkada horren ezaugarri nagusiak absolutisten arteko zatiketa izan zen (ikus, Irainduen Gerra) eta liberalen aurkako errepresioa. Fernando VII-aren ondorengotzaren auziak absolutista eta liberalen arteko liskarra areagotu eta Lehen Karlistaldia ekarri zuen.

189 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.