Gertaera batek ziurtasun osoz aurreikus ezin daitezkeen emaitza posible zenbait dituenean, zorizkoa dela esaten da, edo zoriz gertatzen dela. Zorizkotasunaren aurreko definizioa prozesu-zorizkotasunari buruzkoa da, aldez aurretik definitzen delako. Prozesu-zorizkotasuna, beraz, gertaera baten ezaugarria litzateke. Alta, bada produktu-zorizkotasun bat, itxuraz erregulartasunik gabekoak diren emaitza-segidei aplikatzen zaiena (adibidez, aurpegiko eta gurutzekoen segida bat). Zorizkotasunaren mendean ez dauden prozesuak eta sistemak deterministak direla esaten da, haien emaitza jakina delako, kausa zehazten bada.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Banaketa konposatuaEstatistikan, probabilitate-banaketa konposatua bere aldetik ere zorizkoa den parametro baten mendean dagoen probabilitate-banaketa bat da. Beraz, banaketa konposatu batean zorizkotasunak bi iturburu ditu: jatorriko aldagai bat zorizkoa da,…
EstokastikoaEstokastiko izenondoa (antzinako grezierazko στοχαστικός -stokastikos- hitzetik, literalki zoriaren mendean dagoena, eta jatorrian στόχος -stokos- hitzetik, literalki arkularien jomuga, eta beraz aurresanezinarekin eta igarpenarekin lotua) zoriz gertatzen diren fenomenoei buruz esaten…
IndeterminismoaIndeterminismoa gauzen ordena eta fenomeno naturalak batzuetan kausazko lege eta printzipioen arabera ez dagoela, eta beraz zoriari jarraitzen diola, erabateko indeterminazioarekin, baieztatzen duen ikuspegi eta teoria filosofiko eta…