Zor ekologikoa


KategoriakEkologia

Zor ekologikoa herrialde batek bertako lur eta baliabide naturalak birsortzeko ahalmenetik gora epe jakin batean kontsumitzen dituen baliabideen kopurua da, eta beraz beste herrialdeetako lurretatik hartzen duena. Adibidez, egurrari dagokionez, herrialde bateko basoetako ekoizpen-ahalmena 100.000 Tn-koa bada, eta herrialdeak 150.000Tn kontsumitzen baditu, 50.000Tn-ko zorra sortuko luke planetarekin. Zor ekologikoa kontzeptu historiko gisa ere planteatu da, herrialde aberatsek beste herrialdeetatik harrapatu dituzten baliabideen balioa eta horien ustiapenean sorrarazi dituzten kalteak kontuan hartuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, ecological debt; gaztelaniaz, deuda ecológica.

Ikus, gainera

173 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.