Zoo Goiatz labandibar emakume idazle oiartzuarrak 2024 urtean plazaturiko ipuin liburua da. Hamabi ipuin biltzen ditu, denak kanpinetan aurkitzen den giza "fauna"ren inguruan, hortik zoo izenburua.
LABURPENAK
Lehena: Programa
Alemaniar emakumeak ordu t'erdirako programatu du garbigailua, alu horrek. Hortxa dago, azazkalak margotzen bere autokarabana erraldoiaren aurrean eserita. Garbigailura inguratu eta ikusi dut ordu t'erdi falta zela oraindik bukatzeko. Bera aurretik pasa eta irribarre egin dit. ez dakit zer adierazi nahi zuen: adiskidetasuna, errukia ala burla. Nire arropak garbigailuaren aurrean jarri ditut. Ikusi dut orain irakurtzen ari dela eta jakinmina sortu zait zer ari ote den leitzen, baino saiatu arren ez naiz gauza izan izenburuaren bi letra ere ikusteko. Garbigailua eta alemaniarra batera kontrolatzen hasi naiz, begiak dantzan. Jende gehiago hurbiltzen da garbigalura, zenbat geratzen den ikusi eta ilaran jartzen ditu arropak, muturtuta, noski. Ni ere inguratzen naiz batzuetan ea zenbat geratzen den. Asko. Eta oraindik ez naiz gauza zer ari del leitzen ikusteko. Gorroto dut, horrenbeste non ezingo nuke jasan nik gustuko dudan liburua berak irakurtzea. Azal biguneko liburua da, 300 orrialde edo. Zein ote da? Ni ere ari naiz leitzen, baina ezin dut alemaniarraren jokabide makurra jasan, ezin dut burutik kendu. Nola bururatzen zaizu ordu t'erdiko programa jartzea?, hori da kanpineko beste batek esan didana, eta esan diot ez naizela ni izan, eta alemaniarra seinalatu dut. Ea deskuidatu eta arropa koloredun bat jarri duen arropa zurien artean. Horrek konpentsatuko luke besteoi egindako kaltea.
Euri tantak erortzen hasi dira zerutik, iragarpenak halakorik ematen ez bazuen ere. Biok abiatu gara garbigailura. Eta esan dit, bere aurpegi ederrarekin: zorte txarra dut, euria, beraz luzatu beharko dut programa arropak lehortzeko. Eta gaineratu du: zer ari zara irakurtzen? Ezin izan dut sinetsi.
Bigarrena: Azkura
Josu eta Olaia Oinatz eta Deianeren gurasoak dira. Haurrak urritik hasten dira Olentzerorako nahi dituzten gauzen zerrenda egiten. Haiek bezala, Josu ere maiatzean hasten da oporretako destinoak aukeratzen, baina era bitxi batean: ez du esaten nora joan nahi duen, baizik eta nora ez duen joan nahi. Olaia haserretu egiten da, azken zerrenda oso luzea delako: ez du joan nahi haurren gurasoak, bizilagunak edo ikaskide ohiak joaten diren tokietara joan nahi, haiekin ez topatzeko, eta gaur egun hori oso zaila da, nonnahi ezagunen bat aurkitzen duzulako. Egoera horretan, azkenean Cuenca edo Teruel dielam planteatu zitzaien, eta Cuenca aukeratu zuten. Las Majadas izena herri txiki bateko kanpina. Herri txikia, Josuren neurrira, Josu nahiko asoziala baita, eta berak ere ez du ulertzen zergatik gordetzen dituen horrenbeste kontaktu mugikorrean (zein ote da Alaitz sanfermin?). Kanpinean, haurrak borrokan: Oinatzek egin berri duen lagun bat beretzat soilik dela dio; Deiane haserre, noski. Josuk mendiko lasterketetan korrika egiteko afizioa hartu zuen duela denbora bat, baina aspertu zen, haurrek ere berarekin helmuga zeharkatzeko ilusiorik ez zutela ikusita. Deianeri piszinara joateko esan dio, baina neskatoak dio ezetz, azkura ematen diola urak; bizikletaz ibiltzeko, orduan; ez, dio, eman dituela ja buelta asko. Bitartean, Josu luzaketak egiten hasi da, gogoan ditu berak praktikatutako hainbat kirol eta hemen ezin. Nazkatuta dago. Oinatzek dio ea Mario barbakoara gonbidatu dezakeen; ez, dio aitak, familian egoteko denbora da eta. Berak ere sinisten ez duen araua; hain zuzen ere, barbakoa zerbait kolektiboa izaten da, kanpinekoen bilgune edo. Olaiak dio sozialagoak behar luketela izan, bereziki haurrengatik. Sozialagoak? Urte osoan, haurren gurasoen artean ibiltzen da eta!, dio Josuk, haserre. Eta gainera, ohitu behar dira laurak bakarrik egoten, badaezpada ere (bonba atomiko bat leher daiteke eta bakarrik geratu!). Olaia bizikletatik bueltan da: ezetz jakin norekin topatu naizen ondoko herrian? Josuk alerta gorria pizten du. Onekarekin, dio alabak. Gurasoen ezagun bat. Eta bikotekidearekin eta haurrarekin daude. Eta kanpinean badute etxola bat. Falta zena, Josuren buruan. Josurentzat hondamendia da, bere bizitza birplanteatu beharko luke: honetarako osatu zuen familia Olaiarekin? Josuk ez du barbakoa inorekin partekatu nahi, Onekarekin are eta gutxiago. Olaiak alde ona ikusten dio: haurrek ondo pasako dute lagunarekin. Baina beste alde batetik ez du Josu horrela ikusi nahi. Eta Josu badoa, etsita, igerilekura. Inoiz joaten ez den lekura. Nora joan litezke datorren urtean oporretara? Olaia barbakoako gauzak ateratzen ditu: ez du gustuko Oneka, baina sozializatu beharra dago. Baina Oinatzek maio nahiko luke gonbidatu. Jende gehiegi barbakoan, pentsatzen hasten da Olaia. Deiane itzultzen da bizikletan. Joan aitaren bila igerilekura, esan dio amak. Biak itzuli direnean, Josu begiak igurtzika ikusten du; gerturatuta, gorri-gorriak ikusi dizkio begiak. Igerilekuak hemen gaziak dira, esan dio Josuk. Falta zena.
Hirugarrena: Aquagym
LANEAN
Loturiko artikuluak
Ostegunak (Jon Arretxe): laburpenakOstegunak Jon Arretxeren ipuin bilduma da. Arrunkeria gazteak literaturara erakartzeko bide egokiena dela iritzita, Arretxek sasiumoreko ipuinak biltzen ditu, estereotipo merkeak eta trauskilkeria nahastuz. Eskoletatik ezabatu beharreko sasiliteratura,…
Harri eta herriHarri eta herri Gabriel Aresti (1933-1975) euskal idazle bizkaitarrak 1964 urtean plazaratu zuen olerki-liburua da, aurreko hamarkadetako euskal poesiarekin, bereziki 1930eko hamarkadatik nagusitu zen sinbolismoarekin hautsi eta molde…
Hamabost zauri (Karmele Jaio): laburpenakHamabost zauri Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) idatziriko hamabost ipuinen bilduma da. Stop Bikote bat eztabaidatzen doa autoan, gauez, gizona gidari. Eztabaida emakumeak hasi du, Gabonak bere familiaren etxean…