Ziurgabetasuna informazio desegokia edo horren falta daukagunean sortzen den egoera kognitiboa da. Ezagutu nahi den objektu, gertaera edo sistemari buruzko zehazgabetasuna, fidagarritasun eza edo besterik gabe ezjakintasunaren mugan dagoen egoera izan daiteke. Funtsean, ziurgabetasuna bi motakoa izan daiteke: alde batetik, ziurgabetasun epistemiko edo informazionala, gure ezagutzaren akatsengatik sortzen dena, baina finean informazio hobetuz neurri batean edo guztiz zuzendu daitekeena; eta bestetik, ziurgabetasun intrintsekoa, fenomenoen berezko zorizkotasunarekin eta aldakortasunarekin loturiko, eta beraz horien aurresanezintasunarekin, baina estatistikaren, probabilitatearen eta beste tresna batzuen bitartez neurri batean zehaztu eta maneiatu egin daitekeena.
Terminoaren erabilera-esparrua murriztuz adiera aldatu egiten da zertxobait. Erabaki-teorian, esaterako, ziurgabetasun-egoeran gaudela esaten da, eszenatoki edo natura-egoera desberdinak direlako posible, baina aldi berean horien probabilitateak ezagutzen ez ditugunean. Probabilitateak ezagunak direnean, berriz, arrisku-egoeran gaudela esaten da. Adibidez, bihar elurra edo euria egin dezakeela ziur bagaude, baina elurra eta euria egiteko probabilitateak ez dakizkigunean, ziurgabetasun-egoeran gaude; elurra egiteko probabilitatea 0.6 eta euria egitekoa 0.4 direla badakigu, berriz, arrisku-egoeran gaude. Metrologian, berriz, ziurgabetasuna parametro edo neurri baten benetako balioari buruz hura kokatzen den balioen tartea baino ezagutzen ez denean gertatzen den egoera da.
Nabarmendu behar da ziurgabetasuna ez dela beti murrizten informazioa gehituz. Izan ere, askotan informazio handiagorekin ziurgabetasuna ere handiagoa baita; adibidez, sistema bati buruzko informazio gehiago jasotzean elementu eta osagai berriak hauteman daitezke, baina haien arteko erlazioak nolakoak diren jakin gabe.1
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Ikasliburua: Erabakiak ziurgabetasun eta arrisku egoeretanErabakiak ziurgabetasun eta arrisku egoeretanizenburuko ikasliburu honetan erabaki hartzaile batek etorkizuneko agertoki ezberdinen egoeran erabakiak arrazionaltasunez nola hartu beharko lituzkeen azaltzen da. Ikasliburua, PDF formatoan, hemen eskura dezakezu.
DeterminismoaDeterminismoa, zehatzago determinismo kausala, zerbait aurretik baldintza eta gertaera batzuk izan direlako gertatu dela onartzen duen ideia filosofikoa da. Hots, determinismoan efektu orok kausa edo eragilerik duela baieztatzen da. Aurkako…
Ziurgabetasun egituratua eta egituratu gabekoaZiurgabetasun egituratua eta ziurgabetasun egituratu gabekoa erabaki-teorian erabiltzen diren kontzeptuak dira, erabaki hartzaileak eskura duen informazioaren nolakotasuna bereizteko. Ziurgabetasuna egituratua dela esango dugu, natura-egoerak eta horiei dagozkien emaitzak…