
Calviko zitadela (Korsika). Kredituak: Jeanpol Grandmont
Zitadela (italierazko cittadella, "hiri txikia") antzinako hirien barruan kokatutako gotorleku edo gaztelua da, kanpotik erasoa balitz, hiriaren defentsarako eta herritarren babeserako erabiltzen zena. Agintari politiko eta militarrenen egoitza gisa ere erabiltzen ziren. Maiz gotortutako hiri baten barruan ere kokatzen ziren, defentsa gehigarri moduan, baluarte eta bastioi sendoagoekin. Lurraldearen arabera, tokiko izenak ere erabiltzen dira zitadela izendatzeko: kremlin, Errusian; alkazaba, lurralde musulmanetan eta kasbah Ipar Afrikan.
Loturiko artikuluak
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
Bastioia (baluartea)Bastioi edo baluartea gotorleku edo zitadela bateko hormen artean kokatzen diren irtengune sendo eta gotortuak, babes handiagoarekin eraikiak, defentsa egokiago bat burutzearren, gotorlekura hurbiltzen direnak bertatik berehala atzeman…
AlkazarraIberiar Penintsulan, alkazarra Al-Andalusen, VIII.-XIV. mende bitartean, eraikitako jauregi gotortua da, alkazaba edo hiri harresitu (zitadela) bateko gune estrategiko batean kokatua, aldi berean defentsarako eta agintariak bertan bizitzeko…