Ehorztokia hildako bat hilobiratu den lekua da, batzuetan lurrez estalitako hilobia baino ez dena, baino maiz monumentu gisako eraikuntza ere duena. Ehorztokia monumentu nabarmena denean, mausoleo dela esaten…
Zista hilobi-monumentu txiki bat da, dolmena baino txikiagoa, bertikalean jarritako lau haurlauzek eta estalki gisako bosgarren batek ixten duten kutxa modukoa, Historiaurretik, bereziki Brontze Arotik aurrera, Behe Erdi Arora arte Europa eta Ekialde Hurbilean zabaldua. Zista barruan gorpua jartzen zen, fetu-jarreran maiz, batzuetan ostilamendu batekin batera. Zistak tumulu baten inguruan edo azpian nahiz lurrazalean aurkitu dira. Batzuetan, ez da erraza monumentua zista edo dolmen den jakitea, eta orduan zista dolmeniko terminoa erabiltzen da multzoa izendatzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.