Anisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…

Tumulua, Igaratzan (Aralar). Kredituak: Uranzu, Wikimedia Commons.
Tumulua harriak eta lurra pilatuz eratzen den Historiaurreko hileta monumentua da. Maiz, dolmenekin loturik agertzen dira, dolmena tumuluarekin inguratu eta estaliz. Oso tamaina desberdinetako tumuluak aurki daitezke; adibidez, Mendebaldeko Europan, bertako Neolitoko kultura megalitikoan, baditugu Sillbury Hill izeneko muinoa, Ingalaterran, 40 metroko muino bat osatzen duena, zein Euskal Herrian lurraren mailatik zentimetro batzuk baino altxatzen ez diren tumuluak.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.