Zinikoak K.a. IV. mendeko eskola filosofiko sokratiko bat izan ziren, bereziki haien etika eta bizimodu aszetiko eta sinpleagatik ezagunak, naturari jarraiki bizitzea aldarrikatzen zutenak, moralari kasurik egin gabe. Euren etika puntu komunak ditu estoizismoarekin; hain zuzen, estoizismoaren aitzindari izan zen Zenon Zitiokoa zinikotzat ere hartzen da. Izena antzinako grezierazko kunikos hitzetik datorkie, "txakurrak bezalakoak", hipotesi baten arabera txakurrak bezala bizi baitziren haien herrikideen arabera. Lehen zinikoa Antistenes izan zen, Sokratesen ikaslea. Antistenesen ikasle izan zen Diogenes Sinopekoa, historian ziniko ospetsuena. Beste ziniko batzuk izan ziren Krates, Diogenesen ikaslea, Hiparkia Maroneakoa, lehen emakume zinikoa, Metrokles Maroneakoa, Hiparkiaren anaia eta Kratesen ikaslea, Menipo, Demonax, Bion Boristenesekoa, Menipo Gadarakoa eta Teles.
Loturiko artikuluak
AszetismoaAszetismoa (antzinako grezierazko askesis hitzetik, "trebatze, ariketa") nork bere buruarekiko , autokontrolean (enkrateia, antzinako grezieraz), abstinentzian eta mundutik erretretan (anachoresis, antzinako grezieraz) oinarritzen den bizimodua da, helburu erlijioso eta espiritualak…
Estoizismoa (estoikoak)Estoizismoa Garai Helenistikoan (K.a. III. mendea - K.a. I mendea, gutxigorabehera) sortu eta garatutako eskola filosofikoa izan zen. Eskola horretako filosofoek, estoikoek alegia (estoan biziltzen zirenak), filosofia bizimoldetzat…
Zenon ZitiokoaZenon Zitiokoa (c. K.a. 334 - K.a. 262) Garai Helenistikoko filosofoa izan zen, estoizismoaren sortzailetzat hartzen dena, zinikoen eskolatik zubi-lana eginez. Bizitza Zitio greziar kolonian jaio zen, egun…