Estoizismoa


KategoriakFilosofia

Estoizismoa Garai Helenistikoan (K.a. III. mendea - K.a. I mendea, gutxigorabehera) sortu eta garatutako eskola filosofikoa izan zen. Eskola horretako filosofoek, estoikoek alegia (estoan biziltzen zirenak), filosofia bizimoldetzat hartzen zuten bereziki eta zoriona bertutearen bitartez bilatu beharra aldarrikatzen zuten.  Eudamonia edo bizitza zoriontsua jakintzarekin lotzen zuten,  eta jakintzaren bidean grina eta irrika oro (beldurra, bekaitza, grina sexuala, ...) neurtu edo kontrolatu beharra dagoela baieztatzen zuten, apatheia izeneko egoerara heldu arte. Ildo horretatik, interesik gabekotzat hartzen zituzten hezkuntza, osasuna, pobrezia, aberastasuna, boterea eta bizitzako beste gorabeherak, horiek aldeko (hezkuntza, osasuna, aberastasuna) eta aurkako (pobrezia) izan daitezkeela aitortzen zuten arren, jakintzaren eta bertutearen bidean. Aldi berean, estoikoek kosmopolitismoa defendatzen zuten, mugez haraindi, denok munduko hiritarrak garela alegia.

Zenon Zitiokoa hartzen da estoizismoaren aitzindaritzat; orobat, estoiko nabarmenak izan ziren Epikteto, eta estoizismoa Erromara zabaldu eta gero, Seneka. Ondoren, estoizismoak eragin nabarmena izan zuen kristautasunean.

230 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.