Geografia politikoan, enklabea beste herrialde edo entitate politiko baten baitan dagoen lurralde zatia da. Esklabeak berriz, herrialde edo entitatetik guztiz bereizita dauden lurralde zatiak dira, guztiz lurralde baten…

Zingirak ur geldi eta uherrez gainezkaturiko lur eremu lauak dira, gehienez metro bat inguruko sakonerakoak, aintzira edo ibai batek elikatuak, gehienetan euri ugariko klima epel edo hotzetan. Haietan, landaredia hidrofiloak hazten dira gehienetan, batzuetan oso trinkoa izan daitekeena, zuhaitz nahiz belar motakoa. Zingirako ohiko azidotasunaren ondorioz gertatzen den materia organiko ugariaren deskonposizio motelaren eta bestelako prozesu fisikokimikoen ondorioz, ohikoa da zingirak zohikatz eta zohikaztegien sorgune izatea. Azkenik, aintzira, padura eta mangladiekin batera, zingirak hezegune saileko ekosistemetan biltzen direla esan behar da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pantano, ciénaga.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.