Zibilizazioa


Zibilizazio terminoa Victor Riqueti-k, Mirabeauko markesak, sortu zuen XVIII. mendean, Ameriketako politika koloniala kritikatuz, barbarie edo basakeriaren antonimo moduan.1 Maiz, kultura terminoaren (ia) sinonimotzat hartzen da, arlo ezberdinetan erabiltzen badira ere: zibilizazioa historian eta soziologian  aipatzen da bereziki, eta kultura antropologian. Hala ere, bi terminoak bereizten dituzten ñabardurak badaude, ordea. Orokorrean eta antropologiaren ikuspegitik, zibilizazioa kultura aurreratua dela esan daiteke, idazketa, artea, egitura politiko eta ekonomiko konplexuak, zientzia eta bereziki gizarte balioak, eskubideak eta morala garatu dituena. Zibilizazioa kulturatik bereizten duen beste ezaugarri bat aniztasun soziala da; izan ere, zibilizazio batean kultura batzuk betara bizi eta gara daitezke, beti ere elkarrekiko errespetu eta bizikidetzan, eta balio komunak partekatzen badira.

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Lasa Ochoteco C. Sobre la idea de civilización en el siglo XVIII. Congreso Internacional “XVI Semana de Ética y Filosofía Política.” http://congresos.um.es/sefp/sefp2009/paper/viewFile/3161/3061. Published 2009.
253 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.