Zibernetika (antzinako grezierazko kybernetikos hitzetik, "lemazaintza, gobernua"), haren aitzindari Norbert Wiener-ek 1948 urtean definitu zuenez, izaki bizidunen eta makinen kontrolari eta komunikazioari buruzko jakintza da. Informatika, sistemen teoria eta informazioaren teoria garatzen ari ziren garaian sortu zen, jakintza-arlo horietan planteaturiko problemei erantzuteko, baina berehala paradigma epistemologiko, transdisziplina edo metadisziplina berri moduan garatzen hasi zen, teknologiaren arloan, baina baita gizarte zientzietan ere, kausa-efektu printzipio lineal klasikoa gaindituz, kausalitate zirkularra oinarritzat hartu eta aldaketaren eta orekaren kontzeptuak txertatzeko aztertzen diren sistemetan. Paradigma zibernetikoaren baitan bi joera bereizi ziren, ordea: lehen mailako zibernetikan, behatzailea sistematik kanpo dago, baina bereziki sistema sozialetan behatzaileak sisteman duen eragina aztertzeko bigarren mailako zibernetika garatu zen.
Loturiko artikuluak
Esperientzia (filosofia, epistemologia)Filosofian, eta zehatzago epistemologian, esperientzia ezagutza enpirikoa da, zentzumenetatik sentsazioen bitartez datorkiguna. Hala ere, esperientzia ez da sentsazio soila, baizik eta haratago doa, sentsazioak modu aktiboan, intentzionaltasunez, jasotzen…
Epistemikoa eta epistemologikoaEpistemikoa eta epistemologikoa aise nahas daitezkeen terminoak dira. Epistemiko izenondoak ezagutzarekin zuzenean lotua dagoenari egiten dio erreferentzia; epistemologikoa, berriz, ezagutzaren ikerketari eta bilaketari, epistemologiari alegia, dagokiona litzateke. Adibidez,…
Epistemologia (definizioa)Epistemologia ezagutza edo jakintza aztertzen duen filosofiaren adarra da, jakintzaren jatorriari, horren metodoei eta errealitatearekin eta egiarekin duen erlazioari buruz. Jarrera epistemologiko anitz dago: eszeptizismoak, esaterako, zalantzan jartzen…