Zibernetika


KategoriakFilosofia

Zibernetika (antzinako grezierazko kybernetikos  hitzetik, "lemazaintza, gobernua"), haren aitzindari Norbert Wiener-ek 1948 urtean definitu zuenez, izaki bizidunen eta makinen komunikazioari eta kontrolari (ikus atzeraeragina) buruzko jakintza da. Informatika, sistemen teoria eta informazioaren teoria garatzen ari ziren garaian sortu zen, jakintza-arlo horietan planteaturiko problemei erantzuteko, baina berehala paradigma epistemologiko zabal moduan erabili zen, teknologian nahiz gizarte zientzietan, kausa-efektu printzipio lineal klasikoa gaindituz, kausalitate zirkularrak eta zeharkakoak oinarritzat hartuta, edonolako sistema konplexuen bilakaera aztertu eta orekara heltzeko. Paradigma zibernetikoaren baitan bi joera bereizi ziren, ordea: lehen mailako zibernetikan, behatzailea sistematik kanpo dago, baina bereziki sistema sozialetan behatzaileak sisteman duen eragina aztertzeko bigarren mailako zibernetika garatu zen.

203 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.