Basailutza Erdi Aroko nobleen arteko mendekotasun harreman bat zen, maila beheragoko nobleak, jauntxoak, maila goragoko jaun edo nobleekin, maiz erregearekin, lotzen zituena (ikus, eskubide feudalak). Horren arabera, basailuak…

Zesaropapismoa erregea edo enperadoreak botere politikoa eta erlijiosoa biltzen dituen sistema politiko-erlijiosoa da. Hartan, estatuko burua (zesar) zein elizako burua (papa edo aita santua) da aldi berean eta beraz ez dago inongo bereizketarik estatuaren eta elizaren artean. Historian zehar, zesaropapismoa Bizantziar Inperioaren sistema izan zen, enperadoreek buruzagitza politikoa eta erlijiosoa bateratuz, Mendebaldeko Europan subiranotasun bikoitza nagusitzen zen bitartean. Beraz, zesaropapismoa monismo politikoaren adierazpena da, subiranotasun bikoitzaren dualismoaren kontrakarrean.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.