Zergak (definizioa)


KategoriakEkonomia

Zergak estatuak bere aldetik kontraprestazio, ordain edo saririk gabe exijitzen dituen tributuak dira (tributuak ere badiren tasa eta kontribuzioak ez bezala), hala nola zerbait erosten dugunean ordaintzen dugun BEZa edota errenta-aitorpena egitean administrazioari ordaindu beharrekoa. Orokorrean, zergak herritarren ahalmen ekonomikoa azalarazi egiten duten egitate zergagarri deritzen ekintza, negozio edo gertaeren ondorioz exijitzen dira, hala nola jasotako irabaziak edo errenta, ondare baten jabe izatea edo kontsumoa.

Ikus, gainera

 

172 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.