Tributuak


KategoriakEkonomia

Tributuak estatuak gastu publikoa finantzatzeko jasotzen dituen sarrera publikoak dira, herritarrek eta enpresek estatuari egindako diru ekarpenek osatuak. Tributuen beste ezaugarriak dira (a) egitate zergagarri baten existentzia, tributua ordaindu beharra dakarren gertaera alegia, (b) tributua ordainarazteko hertsapena (tributuaren subjektua beharturik dago ordaintzera eta estatuak bere bitartekoak erabiliko ditu horretarako ), (c) diruzko prestazioa izatea, (d) entitate publiko bati ordaintzen zaizkio . Hiru motako tributuak bereizten dira: zergak (estatuaren kontraprestaziorik gabe ordaindu beharrekoak), tasak (estatuak egindako zerbitzu batengatik ordaindu beharrekoak) eta kontribuzio bereziak (estatuaren ekimen batengatik -adibidez, urbanizazio bat- subjektuak lortu duen gainbalio edo etekin batengatik sortuak).

Ikus, gainera

195 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.