Zerga progresiboak (gehikorrak), proportzionalak eta erregresiboak (gutxikorrak)


KategoriakEkonomia

Zerga progresiboak, proportzionalak eta erregresiboak zerga-motak dira.

Orokorrean, ordaindu behareko zergaren zenbatekoa, kuota deitzen dena, oinarri zergagarriari grabamen edo karga-tasa bat, portzentaje bat alegia, aplikatuz kalkulatzen da:

  • Zerga progresiboa edo zerga gehikorra dela esaten da, oinari zergagarria handitu ahala, karga-tasa orduan eta handiagoa denean. Adibidez, PFEZ kalkulatzerakona, 20.000-30.000 euro irabazten dutenei %10eko karga-tasa aplikatzen zaie eta hortik gora irabazten dutenei %20, PFEZ zerga progresiboa dela esaten da. Zerga progresiboek errentaren birbanaketa dute helburu, gehiago irabazten duenak gehiago ordaindu behar duela dioen leloari jarraiki.
  • Zerga proportzionala da, karga-tasa oinarri zergagarri guztietara aplikatu beharreko karga-tasa berdina denean. Praktikan ordea, karga-tasa hori aplikatu ondoren ezartzen diren murrizketek eta kenkariek zerga proportzionala progresibo edo erregresibo bihurtzen dute.
  • Zerga erregresiboa edo gutxikorra da, oinarri zergagarria handitu ahala, karga-tasa orduan eta txikiagoa denean.

 

225 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.