Geriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Emakumearen kontzeptua konplexua da, eta hainbat ikuspegitatik definitu eta aztertu behar da. Ikuspegi biologikotik, emakume bat giza emearen kategoria sexuala da, ezaugarri biologikoek, genetikoek, hormonalek zein anatomikoek ezarria, ezaugarri horien helburua dira, funtsean, ernaltzea eta ugaltzea. Baina, beste alde batetik, emakumea gizarte-eraikuntza bat da, genero-kategoria bat, emakumetzat hartu diren pertsonei rol eta estereotipo batzuk esleitzen dizkiena, oro har lehen aipatutako ikuspegi sexualetik eta biologikotik. Horrela, emakumeak, gizarte heteropatriarkaletan, gizonaren ama eta sexu-laguna izan behar du, horrek dakartzan rol guztiekin, hala nola zaintzailea, ederra eta erakargarria izatea. Genero femeninoa, eraikuntza sozial gisa, pertsona bakoitzaren nortasunean barneratzen den ezaugarria da; horrela, emakume izatea gure nortasuna eratzen du gure bizitzetan, gure sexualitatea, gizarte-harremanak eta itxaropenak baldintzatuz.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.