Masa mugimenduak eta masa antolakuntzak bereziki mugimendu politiko marxista eta iraultzaileetan erabiltzen diren terminoak dira, masa, alegia herria, proletargoa edo langileria, elite edo burgesiaren aurkako borrokan (ikus, klase…

Feminitatea gizarte batean emakumeari eredu edo errepresentazio ideal gisa esleintzen zaizkion atributu, ezaugarri eta rolak dira. Beraz, eraikuntza soziala da, botere eta mendekotasun harremanen emaitza. Horrela, gizarte patriarkal batean, feminitateak gizonaren mendean eta haren mesederako dagoen emakumearen irudi ideala eraikiko da: emakume ederra eta sexualki erakargarria, gizonari men egiten diona eta haren botere espazioak kolokan jartzen ez dituena. Feminitate eredu sozial horiek izaten dira masa hedabideetan irudikatzen direnak, emakumea idealizatuaren irudia zabalduz, azkenean generol-rol estereotipatu horiek sendotu egiten dituztenak.
Kontzeptu sozial horretatik haratago, feminitatearen kontzeptu pertsonal eta subjektiboa ere bada, emakume bakoitza emakume sentitzeko era definitzen duena, ezinbestean gizarteko genero-rolak neurri txikiagoan edo handiagoan islatu egingo dituena, baina aldi berean barruko indibidualtasunetik emakume izaera propioa eratzen duena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, femininity; gaztelaniaz, feminidad.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.