Ekonomian, zerga pizgarriak estatuak edo zergak ezarri eta biltzek duen agintaritza politikoak herritar eta enpresei zerga gutxiago ordaintzeko eskaintzen dizkien aukerak dira, kolektibitatearentzat ustez onuragarriak diren ekintzak garatzearen…

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, labur PFEZ, errentaren gaineko zerga ere deitua, pertsona fisiko edo partikularrek urte batean zehar jaso dituzten errentak (lansariak, alokairuengatiko diru sarrerak, errenta eta mozkin finantzarioak, ...) zergapetzen dituen zerga da. Zuzeneko zerga da, pertsonari dagokiona alegia, eta proportzionala (irabazitako errentaren portzentaje bat kalkulatzen da zergaren zenbatekoaren kalkulurako) eta progresiboa (zenbat eta gehiago irabazi, orduan eta portzentaje handiagoa ordaindu behar da).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, income tax; gaztelaniaz, impuesto sobre la renta de las personas físicas.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.