Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ)


KategoriakEnpresa

Balio erantsiaren gaineko zerga, labur BEZ, enpresek saldutako produktuak eta zerbitzuak zergapetu edo zamatzen dituen zeharkako zerga da, produktu eta zerbitzu horien prezioaren portzentaje moduan kalkulatuta.

Zergapekoa edo zerga ordaintzen duena azken kontsumitzailea da, prezioari gehitu zaion portzentajea gehitzen zaiolako. Prezioa (BEZa gehituta) enpresariak (dendariak, …) jasotzen du eta aldiro Ogasunari bere salmentetan jaso duen BEZ guztia ordaindu behar du. Beraz, enpresaria da subjektu pasiboa, zergaren zenbatekoa Ogasunari ordaindu behar diona.

Enpresariek ordaindu beharreko zenbatekoa ez da beraiek saldutako produktu eta zerbitzuetan gehitutako zerga (jasanarazitako BEZa). Zenbateko horri berak erositako produktuetan ordaindutako BEZa kendu behar zaio (jasandako BEZa). Enpresariak ordaindu beharreko zenbatekoa, beraz, bezeroei saldutako produktu eta zerbitzuetan jasanarazitako BEZa ken hornitzaileei erositako produktuetan berak jasandako BEZa da. Horregatik, hain zuzen, deitzen zaio balio erantsiaren gaineko zerga, enpresariak azkenean ordaintzen duena berak gehitutako marjinaren gaineko portzentajea delako.

Ikus, gainera

239 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.