Zehazpen errorea edo zehaztapen errorea erregresio-analisian eta loturiko teknika estatistikoetan erregresio-eredua ezartzean egiten diren erroreak dira, hala nola aldagai dependentearen eta independenteen arteko forma funtzionala egokia ez izatea eta aldagai azaltzaile nabarien omisioa eta ez azaltzaileen barnerapena. Zehazpen erroreen ondorioak latzak dira erregresio-ereduaren garapenean: aldagai azaltzaile nabarien omisioaren eta forma funtzional desegokiaren kasuan,
erregresio-koefizienteen estimazioak alboratuak dira; eta aldagai ez azaltzaileen barneratzen direnean, estimatzaileak alboragabeak dira, baina horien bariantzak gehitu egiten dira.
Hiztegia: ingelesez, specificacion error; gaztelaniaz, error de especificación.
Loturiko artikuluak
Lagin-erroreaEstatistikan, lagin-errorea edo laginketa-errorea aztertutako datuek lagin bat osatu eta beraz populazio osoa ez biltzeagatik, emaitza estatistikoak populazio osora zabaltzean sortzen den errorea da. Hertsikiago, estatistiko edo estimatzailearen eta…
Erregresio-analisia (estatistika)[latexpage] Estatistikan, erregresio-analisia aldagai dependente bat aldagai independente batekin edo batzuekin erlazionatzen dituen erregresio-eredu bateko parametroak estimatu eta erlazio estatistiko horren beste ezaugarriak (horien artean esaterako, erlazioa zenbateraino…
Perturbazioa edo errorea (estatistika)Aldagaien arteko erlazioa irudikatzen duen eredu estatistiko batean, bereziki erregresio-ereduetan, perturbazio aleatorioa edo zorizko perturbazioa, errorea ere deitua, aldagai azaldua eragiten duen zorizko osagaia da, aurresanezina, praktikan kontrolatu edo…