Zakila


KategoriakSexologia

Zakila edo buztana gizaki eta animalia ar batzuek duten organo genitala da, isats formakoa, ugalketarako nahiz gernua kanporatzeko erabiltzen dena. Koitoan, gizakiaren kasuan, edo kopulazioan, animalien artean, sexualki kitzikaturik erekzioan dagoen zakila baginan sartu eta bertatik barrabiletan sortutako semen, esperma edo ernal-hazi izeneko likidoa kanporatzeko erabiltzen da, non obuloak ernaltzeko funtzioa duten espermatozoideak biltzen diren. Gizakiaren kasuan, ugalketaz gainera, zakila sexu-plazera eragiten duen organo nagusia; izan ere, sexu harremanetan zehar, koitoan bereziki, masturbazioan edo felazioan sexu-plazera gorenera heltzen denean gizonak orgasmoa lortzen du; hain zuzen, orgasmoarekin batera isurtzen du gizonak zakiletik semen edo esperma.

Ikus, gainera

194 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.