Felazioa (latinezko fellatio hitzetik, "zurrupatzea") zakila ahoaz kitzikatu eta ahoan sartzea da. Zakila ahotik eztarriraino sartzen denean, eztarri sakona deitzen zaio. Praktika heterosexual nahiz homosexuala da. Plazer handiko praktika gizonentzat, guztiz kitzikagarria, ahoko hezetasuna lagun eta mingainaz egin daitezkeen mugimendu eta laztanei esker. Hori dela eta, ohiko praktika da sarpen aurreko praktika sexual gisa, zakila gogortu eta zutiarazteko, eta bereziki gomendagarria disfuntzio erektil edo zutikorra dagoen kasuetan. Ez da ordea praktika orokorra, eta moralagatik zein higienegatik emakume batzuek uko egiten dioten praktika, da. Higienearen aldetik, ez du arazorik planteatzen zakila aurrez ondo garbitzen bada, baina arriskutsua izan daiteke promiskuitate kasuetan. Hori dela eta, harreman esporadikoetan, preserbatiboa erabiltzea gomendatzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, fellatio; gaztelaniaz, felación.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
PromiskuitateaPromiskuitatea (latinezko promiscuus hitzetik; euskaraz, "nahastuta") aldi beretsuan pertsona desberdinekin sexu harremanak izaten diren egoera da, bereziki modu indiskriminatuan egiten badira. Promiskuitatez jokatzen duten pertsonak promiskuoak direla esaten…
Eztarri sakonaEztarri sakona zakila ahoan eztarriraino sartzea da, eztarrirainoko felazioa alegia. Zalantzazkoa da eztarri sakonaren praktikak plazera gehitzen duen felazio arrunt baten aldean: zakila eztarriraino sartzeak zakil osoa ahoan…
Harreman esporadikoakSexu-harreman esporadikoak (latinezko sporadicus eta antzinako grezierazko σποραδικος , "sporadikos", literalki "sakabanatua") pertsona batek aldiro bikotekide batekin edo ezberdinekin izaten dituen sexu harremanak dira, iraunkortasunezko konpromisorik eta lotura emozional…