Zaintza-zorra, batzuetan zor patriarkala ere deitua, pertsona, gizatalde nahiz klase sozial bakoitzak jaso eta eman egiten duen zaintzaren arteko aldea da. Gizarte-desberdintasunek sortutako zorra da, eta bereziki genero-desberdintasunek eta patriarkatuak sorrarazitakoa, emakumeei zaintza emateko rola atxiki eta kasu gehienetan onartzen dutenean. Dominazio ekonomikoak bultzaturiko zorra ere bada, goi klase sozioekonomikoek beheko klaseetatik zaintza jasotzeko joera dutenez gero, hala nola eskas ordaindutako zaintza-lanak kontratatuz. Nolanahi ere, zaintza-zorraren sorrera, bilakaera eta metaketa konplexua da, zaintza-lanen delegazio-katea luzea izaten baita, bereziki egungo gizarte konplexuetan, eta arte eta konplexuagoa, zaintza-beharrak indibiduo guztiengan berdinak ez diren heinean. Beraz, zaintza-zorraren ebaluazioa eta bidezkotasuna gai eztabaidatsua da, zalantzarik gabe, bereziki kapitalaren eta bizitzaren arteko dialektika eta talkatik eratortzen diren heinean.
Beste hizkuntzetan: katalanez, deute de cures; gaztelaniaz, deuda de cuidados.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Kanpo zorraKanpo zorra, kanpoko zorra, atzerri zorra edo atzerriko zorra herrialde bateko estatuak eta bereziki enpresa handiek finantzatzeko atzerriko erakundeetatik (banku-taldeak, nazioarteko erakundeak, inbertsio-funtsak) lortzen dituzten mailegu eta kredituen…
ZorrakZorrak etorkizuneko data edo epe jakin batean ordaintzeko obligazioa da, askatasunez eta adostasunez egindako hitzarmen baten ondorioz sortua, hala nola erosketa bat edo egindako zerbitzu bat. Estatuaren administrazio…
ZaintzaZaintza pertsona batek beste pertsona batez arduratu eta hari arreta eta laguntza eskaintzea da, haren hezkuntzaren eta ongizatearen alde. Baztertu egin behar dira zaintza kontzeptu horretatik, erakunde politikoek…