Web nabigatzailea (web arakatzailea)


KategoriakInformatika

Web arakatzailea edo web nabigatzailea Internet baliatuz webgune edo web orrialdeak bistaratzeko erabiltzen den programa eta interfazea da. Arakatzaile horiei esker, erabiltzaileak web zerbitzarietan dagoen informazioa, webgune moduan osatua, ikusi eta horretan zehar mugi daiteke, scrolling eginez (hau da, gora eta behera mugituz pantailan zehar), hipertestua edo bestelako interaktibitate-mekanismoak baliatuz. Web arakatzaileen adibideak dira Google Chrome eta Mozilla Firefox. Webgunerako sarrera arakatzailearen orrian webgunearen helbidea idatziz edo bilatzaile batek ematen duen hipertestutik egin daiteke.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, web browser; gaztelaniaz, navegador web.

Ikus, gainera

177 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.