Vienako Zirkulua


KategoriakFilosofia

Vienako Zirkulua Viena hirian 1920 eta 1930eko hamarkadetan garatutako eskola filosofikoa izan zen, positibismo logikoan (neopositibismo eta enpirismo logikoa ere deitua) oinarritzen zena, filosofia analitikoarenkin ere harreman estuak izan zituena. Moritz Schlick fisikariaren inguruan bildu ziren hainbat filosofo, matematikari eta zientzialariek osatu zuten, munduaren ikuskera zientifikoa ("wissenschaftlichen Weltauffassung") eratu eta garatzeko asmoarekin. XIX. mendean garaturiko positibismotik abiaturik, Ludwig Wittgensteinek bere Tractatus Logico-Philosophicus lanean baieztaturiko tesia bereganatu zuten guztiz ("esan daitekeena, argi eta garbi esan daiteke" eta "hitz egin ezin daitekeenaz, hobe isiltzea"), proposizio enpiriko eta logikoak besterik ez onartuz. Haien helburua filosofia zientifikoa eratzea zen, metafisika guztiz baztertu eta pentsamenduaren iraultza zientifikoa aurrera eramatea, hizkuntzaren azterketa logikoa ardatz gisa hartuz. Arazo sozialekin ere arduratuta zeuden, hala nola ekonomiarekin eta hezkuntzarekin.

Viena Zirkuluaren manifestua 1929an plazaratu eta 1938 urtean desegin zen, Alemaniak Austriaren anexioa burutu eta Zikuluko kide gehienek Erresuma Batura eta Estatu Batuetara alde egin zutenean. Zirkuluaren urte oparoenak ordea, 1928-1934 bitartekoak izan ziren. Schlicken inguruan Zirkuluan bildu zirenak, izan atxikipen handiarekin izan txikiarekin, Hans Hahn, Philipp Frank, Otto Neurath, Rudolf Carnap, Herbert Feigl, Richard von Mises, Karl Menger, Kurt Gödel, Friedrich Waismann, Felix Kaufmann, Viktor Kraft, Edgar Zilsel, Alfred Tarski, Hans Reichenbach, Carl Gustav Hempel, Willard Van Orman Quine, Ernest Nagel, Alfred Jules Ayer (ikus, emotibismoa), Oskar Morgenstern eta Frank P. Ramsey izan ziren. Harrigarria bada ere, Wittgensteinen pentsamenduak Vienako Zirkulua gehien eragin zuen doktrina izan arren, Wiitgensteinek berak ez zuen inoiz parte hartu Zirkuluan. 1936 urtean, Moritz Schlick erail zuen haren ikasle batek, haren filosofia antimetafisikoaren aurka. 1950eko hamarkadak positibismo logikoaren gainbehera ekarri zuen, Willard Van Orman Quine filosofoak Two Dogmas of Empiricism lanean (1951) egindako kritikaren eta Kuhn-en Iraultza Zientifikoen egitura (1962) lanaren ondorioz, azken honetan zientziaren ikusmolde logikoaren, aurrerakor eta monolitikoaren mitoa desegin eta zientziaren eraketa soziala aldarrikatzen delarik.

Ikus, gainera

390 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.