Vienako Biltzarra, Vienako Batzarra edo Vienako Kongresua Frantzia napoleonikoaren aurka borrokatu ziren Europako potentziek 1814-1815 urteetan burutu zituzten bilkura eta haietan adostutako hitzarmenen multzoa da, Europan lurraldeak banatu eta muga berriak jarri zituena. Monarkia absolutistak berrezartzea eta sendotzea eta liberalismoari aurre egitea ere izan zuen helburu. Bilkura horietan Europako herrialde gehienek hartu zuten parte baina Britainia Handia, Austria, Prusia eta Errusia, Napoleon garaitu zuten potentzia nagusiak alegia, izan ziren erabaki garrantzitsuenak hartu eta lurraldeen banaketan irabaze suertatu zirenak. Espainiak, independentzia-gerran Napoleon garaitu arren, ahulduta zegoen estatu moduan eta ez zuen lortu paper garrantsitsua bilera horietan.
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
 
 
Vienako ZirkuluaVienako Zirkulua Viena hirian 1920 eta 1930eko hamarkadetan garatutako eskola filosofikoa izan zen, positibismo logikoan (neopositibismo eta enpirismo logikoa ere deitua) oinarritzen zena, filosofia analitikoarenkin ere harreman estuak…
 
 
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…