Sexu iraultza edo iraultza sexuala bereziki 1960-1970eko hamarkadetan gizon eta emakumeen arteko harreman, jarrera eta itxaropenei eta sexu harremanei buruz izandako kontrakultura mugimendua eta aldaketa sozial nabarien multzoa…
Vicalvarada eta ondorengo 1854ko Espainiako Iraultza, 1854 urtean O'Donnell jeneralak buru izandako pronuntziamendu militarra eta ondorengo matxinada izan ziren, Hamarkada Moderatuarekin bukatu eta Biurteko Progesistari hasiera eman ziotena. Vicalvarada izenak matxinatutako militarrak eta gobernuko tropak elkarren aurka gudukatu ziren Madrilgo probintziako Vicálvaro herriari egiten dio erreferentzia. Matxinadak Hamarkada Moderatuan zehar moderatuek Isabel II.aren sostenguarekin garatu zuten autokraziarekin bukatzea zuen helburua, liberalek azkenean gobernura hel zitezen. Pronuntziamenduak porrot egin zuen hasiera batean, eta O'Donnell jeneralaren tropek Mantxara ihes egin behar izan zuten. Egoera horretan, O'Donnell jeneral Manzanaresko Manifestua plazaratu zuen, matxinada orokorrerako dei eginez. Deialdiak arrakasta izan zuen eta Espainia osoan zehar altxamenduak izan ziren gobernuaren eta erregimen politikoaren aurka. Egoera ikusita, gobernuak eta Isabel II.ak erreginak amoren eman eta matxinatuen eskakizunak onartu zituzten, Espartero jenerala gobernuburu berria izendatuz eta Gorte Eratzaileak sortuz, erreforma liberal sakonak ezartzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.