Eskandinaviako mitologian eta Edda poetikoan jasotzen denaren arabera, valkiriak edo walkiriak gudan hildakoak jaso eta Valhalla izenekora eramateko ardura duten izaki mitologiko femeninoak dira, Freyja jainkosaren agindupean. Artean, valkiriak hegoak dituzten zaldi gainean irudikatzen dira, gudariak garraiatzeko. Richard Wagner-en Nibelungoen eraztuna izenburuko opera zikloan bada Valkiria izeneko opera famatu bat.
Loturiko artikuluak
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…
NinfakGreziar mitologian, ninfak (antzinako grezierazko νύμφη hitzetik) hainbat emakume gazte jainkotiarrei emandako izena da, jainkosa nagusiak baina maila beheragokoak, naturako elementuekin, hala nola, itsaso, ibai, baso eta mendiekin lotuak. Badira…