Ajuriaeneko Ituna (gaztelaniaz, Pacto de Ajuria Enea) Euskal Komunitate Autonomoko alderdi politiko gehienek ETAren aurkako forntea osatu eta ezker abertmzalea zokoratzeko garatu zuten itun politikoa izan zen, 1988ko…
Utrechteko Itunak edo Utrechteko Hitzarmenak Espainiako monarkian borboitarren dinastia sartzea ekarri zuen Espainiako Ondorengotza-Gerrari amaiera eman zioten tratatuak izan ziren, 1713ko apirilean eta ekainean sinatutakoak. Tratatu horiek Europako mapa politikoa eta Frantzia eta Erresuma Batuak Amerikan mendean zituzten lurraldeen mugak aldatu zituzten. Tratatu horien arabera, Erresuma Batuak onartu egiten zuen Frantziako eta Espaniako tronuak borboitarren dinastiaren mendean egotea, baina bat egingo ez zutelako baldintzarekin. Horrekin batera, Espainiak Italian eta Herbehereetan zituen lurralde batzuk galdu zituen, eta Iberiar Penintsulan Erresuma Batuaren esku geratu ziren Gibraltar eta Menorka. Frantziak lurralde batzuk galdu zituen Ameriketan, bereziki Akadia izeneko lurraldea, Terranova aldean, Erresuma Batuaren mesedetan.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.