Borboiak (borboitarrak)


KategoriakHistoria

Borboiak edo borboitarrak Frantziako eta Espainiako dinastia monarkiko eta aristokratiko zabala da. Goi Erdi Aroan Frantzian sortua, Kapetar dinastiaren adar gisa, Frantziako erresumak izan zituen bere esku 1589tik XIX. mendera arte. Europako beste zenbait herrialdetako monarkak ere izan dira. Espainiako Erresuma dute bere esku 1700 urtetik, hasierako Ondorengotza Gerra irabazi ondoren, XVIII. mende osoan zehar, XIX. mendean aldi labur batzuk kenduta, eta XX. mendean zehar, Bigarren Errepublika eta Frankoren diktadiran ezik. Francisco Francok Juan Carlos I.a ezarrita utzi zuen estatuaren buru gisa bera hil ondoren eta egun bere seme Felipe VI.a da Espainiako erregea, 2014az geroztik. 1978ko erregimenaren sustatzaileak, horren oinarri nagusia dira, Espainiaren Erresumaren batasuna bermatuz. XXI. mendean borboien monarkia aurkako gizarte mugimendu zabala dago, borboitarren ustelkeria eta nagusikeria salatuz eta monarkiaren erabateko eraispena eskatuz. Mugimenduaren aurka espainiar estatuak baliatzen dituen errepresio tresnen artean, ezaguna monarkiaren aurkako irain delitua.

Espainiako errege borboien zerrenda

  • Felipe V (1700-1724, 1724-1746)
  • Luis I (1724)
  • Fernando VI (1746-1759)
  • Carlos III  (1759-1788)
  • Carlos IV  (1788-1808)
  • Fernando VII (1813-1833)
  • Isabel II  (1833-1868)
  • Alfonso XII  (1875-1885)
  • Alfonso XIII  (1886-1931, herbesteratua)
  • Juan de Borbón, Juan III (1941-1977, herbesteratua, monarka koroatua izatera inoiz heldu gabea).
  • Juan Carlos I  (1975-2014)
  • Felipe VI  (2014-egun)
275 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.