Urtebete itsasargian, Miren Agur Meabe: laburpena


KategoriakLiburuak

Urtebete itsasargian Miren Agur Meabe idazleak 2006an plazaraturiko eleberri laburra da, gazteei zuzendua.

LABURPENA

LEHEN ZATIA: TXO

I: Itsasargia

1936ko abuztua. Jon Iturri Mendieta 13 urteko mutila da. Amarekin etorri da Garraitzeta herriko itsasargi edo farora, eta han geratuko da garai batez itsasargiko zaintzailea den osabarekin. Ama gurdiz nola doan ikusten du, triste.

Osabak faroa erakusten dio: beheko solairuan biltegia, lehen solairuan sukaldea eta egongela, hango txoko batean egingo du lo Jonek, bigarren solairuan osabaren logela, ondo apaindua, liburu eta mapekin. Gorago, eskailera kiribila igota, itsasargiko lanpara, beiraz egindako kanpai handi bat. Osabak Katalin deitzen dio lanparari. Handik bista zoragarria dago, itsasoak dir-dir egiten du egizkipean. Osabak piztu egiten du lanpara eta Jon liluraturik geratzen da, urrutian ere izarrak bezala keinuka dabiltzan beste faroetako argiak ikusten, deika bezala, bere bihotzak amari deika egiten dion bezala.

II: Itsaslaminen bainuontzia

Biharamunean esnatu eta Jon kanpora ateratzen da. Errepidera eta hortik herrira joateko bidea ikusten du. Han oilategi txikia dauka osabak. Behera abiatzen da, itsaslabarretik eta han lapak bildu eta tarteka jan ere egiten dituen neskato bat ikusten du. Jonek irrist egin eta beheraino jausten da, neskatoak ikusi eta gerturatzeko esaten dio. Bere burua aurkezten du: Mirra du izena, eta euskaraz trakets egiten du. Jonek estaen dio itsasargian bizi dela.  Bere atzetik joateko esaten dio eta itsaslabarreko kobazulo batera eramaten du, toki zoragarria, argi errainuak eder sartzen dira eta ostadarra sortzen dute olatuen zipristinen artean. Jonek itsaslaminen bizitokia dela imajinatzen du. Halako batean, ahots zakar batek garrasi egiten du, Mirrari deika. Mirrak alde egiten du korrika eta ortozik (oinutsik). Jonek urrutitik ikusten duenerako, Mirra gizon bibotedun batekin dago eta honek jo egiten du bortizki. Jon gorantz abiatzen da eta iristen denerako, ez dago inoren arrastorik. Itsasargira iristen denean, osabak esaten dio titiriteroak heldu direla herrira. Mirra haietakoa ote da?

III: Urrea, intsentsua eta mirra

Jaieguna da eta meza dago herriko elizan. Osaba eta Jon bizikletaz doaz herrira. Ez dirudi osabak mezatara joateko asmoa duenik eta Jon harritu egiten da. Osaba konturatu egiten da, eta esaten dio bera ez dela euskaldun fededun horietakoa, euskaldun eta abertzalea bai, baino Jaungoikoa eta Lege Zaharra dioten horietakoa ez. Osaba ez da, beraz, elizkoia. Dena den, Jon mezatara joaten hezia dago, eta elizara sartzen da, osaba buelta bat ematera doan bitartean. Eliza barruan santuen irudiak liluraturik geratzen da, sermoiaren hitz solemneak entzun eta amaieran, kantu eta otoitzen artean, intsentsu usaina zabaltzen da elizan. Kanpoan, jende giro ederra dago. Goxoki saltzaileak eta titiriteroak euren ikuskizunak antzezten. Osabak Katalin izeneko lagun batekin hitz egiten du. Batzokian elkartu eta han bazkalduko dute elkarrekin. Jon titiriteroei begira dago: gabon kanta bat abesten dute, baina udan daude! Mutil batek anakronismo hori botatzen die aurpegira eta maketo deitzen die mespretxuz. Jon bere aita medikuarekin gogoratzen da, nola berak ez duen inor baztertzen bere jatorri, ideia edo sinesmengatik, eta plazako eszena ikusita hunkitu egiten da. Mirra ateratzen da antzeztera eta keinua egiten dio begiarekin Joni. Jon berriz hunkitzen da ezpainetan duen ubela ikusten duenean. Ikuskizunaren buru, biboteduna. Eta ijito haietako bat, diru eske publiko artean. Jon propina ona ematen dio (txori handi bat). Ondoko mutil batek errieta apur bat egiten dio, nola eman dio horrenbeste diru! Berari emateko! Bere burua aurkezten du: Paulo da. Jon, bilbotarra dela, baina ama bertakoa duela. Txinbito deitzen dio Paulok eta agur estaen dio (txinbo deitzen zaie bilbotarrei Bizkaian zehar). Osabarekin bueltaka dabil herritik: usain ederra airean, elizan intsentsua zegoen, urrea badaki zer den, mirra usaina ote? Eta usain hori Mirraren azalarena bada? Akaso bai, Orienteko printzesa dirudi eta.

IV: Gerraren arrautza

Batzokira sartu eta hangoekin batera eseritzen da mahai baten inguruan. Katalin, Matias (Jon eta bere ama gurdian eraman zituena), Estepan, Eusebio. Eta osaba ere bai, noski, Alejandro deitzen diote lagunek. Gerra kontuei buruz ari dira: militarrak harrotu dira, hiri batzuetan langileak antolatu dira eta gelditu egin dituzte. Euskadin, jeltzaleak dira nagusi eta Errepublikaren alde egin dute. Osabari Joni buruz galdetzen diote: Jonen ama Miren dela esaten du, eta Bilbno hilzorian dagoen pertsona bat zaindu behar duenez, bolada baterako ekarri duela semea herrira. Jonek mahai gaineko orri bat hartzen du: demokrazia, ikastola, langileak, emakumeak,... Hitz potoloak. Portura doaz denak freskura bila. Estepan eta Eusebio euskarazko egunkari bat sortzeko asmotan, beste batzuekin batera. Osabak zertarako dio, azkenean beste horiek guztiak katoliko hutsak dira, eta Katalinek dio gainean haiek emakumeak etxean edo sakristian nahi dituztela. Eusebiok dio gobernuak eman diela boto eskubidea emakumeei. Katalinek dio emakumeek ez dituztela haurrak ekartzen gizonen gerretan hiltzeko. Estepan, gerran defendatzen aberria ez ote den guztiena dio, aberria finean gerraren arrautza edo hasiera dela beti. Katalinek dio haurrei bakea maitatzen irakatsi behar zaiela, eta askatasuna ere bai, beti gerraren aurka. Matiasek eztabaida arintzeko eskusoinua hartu eta jotzen hasten da. Herrian jaiak ospatuko ote diren azkenean, gerra dela eta. Eta lagunen arteko zirikada giroan, Estepanek olerki-liburua ematen dio Joni. Jonek, etxera bidean eta pedalei eraginez, Mirra du gogoan.

V. Arrain zantarra

Faroan esnatu eta leiho txikitik begira izurdeak ikusten ditu Jonek. Malenkoniatsu, Mirrarekin gogoratzen da. Osaba Alejandro behean dago, biltegiko zakuen artean, botilalk, bakailoa, gatza, patatak. Bilboko janari dendako usainaz goggoratzen da. Osabarekin arrantzan egitera doa lehen aldiz. Bare dago itsasoa. Lehen eguna arrantzan izateko, ondo egin du Jonek. Baina ekaitza dator. Itzultzen ari direla, gorpu bat ikusten dute urtean, gizon bat itota. Osabak lotu eta arrastaka daramate. Lehorrera heltzen dira, eta osaba abisua ematera doa. Gorpuak buelta ematen du eta Jonek itotako gizonaren bibote eta patilak ikusten ditu, ijitoa da. Gonbitoka hasten da.

VI: Isilpean

Portuko karabineroa eta lurperatzailea gorpuaren aurrean. Gorpuarekin egin beharreko guztiak egin behar dituzte. Osaba han geratzen da eta karabineroak Jon laguntzen faroraino. Jonek ez du ezer esaten, ahoan belarritako bat gordeta duelako, itotako gizonak arropetan katigatuta zuen belarritako bat hartu egin diolako lehorrera iritsi aurretik, inor konturatu gabe.

Arratsaldean, oilategira doa, haizearekin hango atea danbaka ari delako. Lurean odol arrastoak eta barruan ezkutaturik Mirra, lepoan zauria duela odoletan. Ikaraturik dago. Kanporaka seinalatzen du, amildegi batera, non ijitoen kanpamendua dagoen. Manuel, ijitoa alegia, etorri eta titiak ukitzen dizkiola esaten du nolabait, negar batean. Cerco, cerdo, dio. Lasai, dio Jonek, dena pasatu da. Berak zainduko du, gorputzez eta baita ere bihotzez.

VII: Txapelokerrak gauez

Gauez txapelokerrak (guardia zibilak) agertzen dira faroan, oihuka, atea irekitzeko. Jonek atea irekitzen du, osabak esanda. Galderak egin nahi dizkiete itota agertu den gizonari buruz. Mirraren bila ere badabiltza. Guardia bat galdezka hasten da eta bestea bazterrak miatzen. Oso modu txarrean galdetzen du. Jonek eta osabak ezer ez dakitela diote. Alde egiten dutenean, osaba larrituta biltegira jaisten da, ezkutatuta daukan zerbait aurkitu ote duten ikusteko, ziur baitago horren bila etorri direla. Joni ez dio esaten zer den. Baino ez dute aurkitu, zorionez. Goian, paperak nahastu eta euskal liburu batzuk eraman dituztela ikusi du. Ez dute eskubiderik hori egiteko. Jonek osabari aitortzen dio Mirra oilategian ezkutatuta duela.

VIII: Mirraren miraria

Osaba harriturik dago, ez duelako ulertzen zergatik Jonek ez dion lehenago ezer esan. Berehala farora eraman behar dutela dio. Gaua da honezkero. Oilategian, Mirra sukarrarekin aurkitzen dute, gajoa. Arrelepo farora eraman eta han garbitu egiten dute neska. Jonek biluzik ikusten du eta irudi hori buruan geratzen zaio grabatuta. Egun argina, Jon medikuaren bila doa. Medikuak Mirra aztertzen duenean, ezer larririk ez duela dio. Atsedena baino ez du behar.

Egun batzuk pasatzen ditu faroan. Abuztua da. Jonek Estepanek emandako liburutik olerkiak irakurtzen dizkio batzuetan, Mirrak lo hartu arte.

Gizon bibotedunaren heriotza istripua dela erabakitzen dute eta ijitoek alde egiten dute, baina Mirra faroan geratzen da. Osabari esker, herriko bikote batek adopzioan hartzen du Mirra. Berri pozgarria da Jonentzat, neska herrian geratuko baita. Eta Mirra ordez, Mirari deituko diote. Mirraren miraria.

BIGARREN ZATIA: GERRAREN HEZURRAK

IX: Izuaren labezomorroak

Abuztua bukatzen ari da eta gerraren hotsa dabil herrian. Jendea beldurrez, eta Jon ere bai. Faxistak Gipuzkoara sartu dira. Gudariak harantz doaz, eta handik jendea badator, babes bila. Jonek gutuna idazten die gurasoei: itotako gizonarena kontatzen die, bina ezer ez Mirrari buruz. Kontatzen du asko ikasten ari dela osabarekin. Eta itsasargiko lanparari Katalin deitzen diola eta uste duela osabaka berak maite duen emakume baten izena dela. Gerra kontuak aipatzen ditu. Beldurrez dagoela ere bai. Bukatzeko, osabak Txo deitzen diola kontatzen die, eta lagunek Txinbito.

Egun batzuetara ama dator ustekabean. Eta ustekabeko zerbait ere badakar: ama haurdun dago. Aita ez da etorri, gerragatik, baino ez dio ezer zehatzik esaten. Txakurkume bat ere ekarri dio eta Txipristin deituko diote. Jon txakurrarekin jolastera doa. Bitartean, amak Jon herrian geratu behar duela dio. Gerragatik; izan ere, bere aita gerrara doa.

X: Urria: tristuraren ontziak

Triste dago Jon, ama joan da eta herrian geratuk oda. Gerra dago. Eta oso ondo ulertzen ez duen hitza etortzen zaio gogora: aberria. Gurasoek azaldu zioten: aberria Euskadi da, eta zuzentasuna eta eskuzabaltasuna ditu oinarri. Osaba kezkaturik dago: agintariak ez dira defentsarako prestatzen ari. Bitartean, ebakuatuak heltzen dira herrira. Zaurituak haien artean. Haurrak gurasoak non dauden galdezka. Izugarria kontatzen dutena, faxisten basakeriak. Herrian, milizianoek Bilbo aldera joateko esaten diete, bertan ez baitago lekurik. Mirra joskintzan ikasten ari da. Osabak Katalinekin, herriko maistrarekin, hitz egiten du: Jonen aita gerrara doa, mediku gisa, osabak ere nahiko luke lagundu zerbaitetan, Katalinek dio bere zereginetan ondo egiten duela eta hor geratzeko. Hegazkinek herria bonbardatzen dute. Hildakoak daude. Itsasargian, osaba eta Katalin oheratu egiten dira elkarrekin. Jonek haien murmurioak eta maitasun hitzak aditzen ditu bigarren solairutik.

XI: Azaroa: irrintzi saioa

Jon bere lagunekin pilotan jolasten ari da elizaren atarian. Osaba Matiasekin agertzen da, apaizari berri bat emateko. Orixe apaiza, idazlea ere badena, fusilatu dute Hernanin. Apaiza sumindu egiten da, matxinatu faxistek fededunak direla esan, eta apaizak hil, nola izan daiteke hori?

Hurrengo egunetan, giroa aldatu zen Garraitzetan. Gizonak urritzen ari dira herrian, gerrara baitoaz. Farotik kostalde osoa ikusi eta gudak eragindako suteak eta keak ikusten dituzte. Osabak esaten dio Joni 30.000 gudari dituztela, batailoitan banatuak, baina armak falta zaizkiela. Triste dago Jon. Mirrarekin dagoenean ere isilik. Egun batean, elkar ezagutu zuten tokian daude biak. Galaitxu, esaten dio Mirrak Joni, maitekiro, eta berak brodaturiko zapi bat ematen dio. Jonen urtebetetzea da, 13 urte.

XII: Abendua: bular gorriak

Matias gudukatzera doa Gastezi aldera, baina laster itzultzen da, hanka bat galduta. Sekulako triskantza izan da gudan, etsaiak hegazkinak eta beste abantaila asko zituelako. Guda antolatu ere ez zuten ondo egin. Hanka galduta ere, ezin da kexatu, asko hil egin baitira. Hori dena ospitalean kontatzen du, Jon eta bere osaba lagun. Esku-soinua hartu eta jotzen hasten da, eta ospitaleko beste gudariak kantuan harekin batera. Ospitalean emakume asko laguntzen, eta egia esan, emakumeak dira baita ere herrian lan guztiak egiten dituztenak, gizonak gudara joan baitira. Itsasargira itzuli, eta Katalinekin batera miliziana talde bat aurkitzen dute han. Katalinek esaten die hortik zehar  esaten dela soldaduen putak direla. Barrez, haien zeregina garbi dutela dio. emakumeen eskubideen alde borroka egitea. Eta ondoren, biltegiko ezkutalekutik osabak haientzat gordeta zituen zakuak ateratzen hasten dira, munizioz eta propagandaz beterik. Gaueko iluntasunean, argi seinaleak egiten dizkiete mendian beste emakume gudariei, adierazteko lana egina dagoela. Jon miretsita dago emakume horien jarrerakin, etxean geratu nahi ez eta borroka eginez, gizonak bezalatsu.

Gabonak datoz. Jonen ama ez dator, odol galerak izan ditu eta.

XIII: Urtarrila: eleak eta balak

Gabonetan oraindik. Jon eta bere lagunak eskean dabiltza, kantuz. Han eta hemen jatekoak biltzen dituzte, batzuetan gehiago besteetan gutxiago. Gutxiago denean, purrust egiten diote baserritarrari. Andre baserritar batek gudariak ere janari eskean etortzen direla esaten die, baina, seinale txarra, birritan ez dira inoiz azaltzen.

Osabak Eguna euskarazko lehen egunkariaren alea dakar. Idatzizko elerik gabe ere galdu egingo da euskara. Jon triste dagoela ikusita, Bilbora joango direla esaten dio osabak.

Bilbora iritsi eta sirenak jotzen ud. Hegazkinetatik bonbaketa gertatzen da. Jendea korrika babeslekura, Jon erori egiten da bidean. Azkenean, han geratzen da lurrean, ahuspez, dena pasa arte.

XIV: Otsaila: gosearen hortzak

Faxisten ontziek ez dute uzten portuetara merkantziak iristen. Gosea zabaltzen da herrietan. Eusko Jaurlaritzak arrazionamendua ezartzen du. Osabak itsasargiko biltegia hustu du, jende artean janaria banatuta.

Jon guztiz maiteminduta dago Mirrarekin. Iluntzero haren bila doa joskintza-tailerrera edo ospitalera, etxera joateko. Egun batean Estepaek, osabaren lagunak, egindako oleki bat errezitatzen dio, Mirra adi-adi, bere belarritako bakarrarekin (bestea, Jonek aurkitutakoa, gordeta du). Etxeko atarian, Mirra Jonen ondora bere groputrza estutzen du, musu bila. Hotz egin arren, maitasunak beren bihotzak epeldu eta beren gorputzak epeldu egiten ditu.

XV: Martxoa: odola uretan

Osabak itsasargiko irratitik aditzen du faxistak euskal armadako ontziak, gerrarako moldatu dituzten arrantza-ontziak zirenak, erasotzen ari direla. Eztandak aditzen dituzte itsasargitik eta kea ikusi ondoren.

Pauloren etxean, eta beste etxe batzuetan ere, Euskoa Jaurlaritzaren gutuna hartzen dute, esaten duena aita preso hartu dutela, baina egoera onean dagoela eta ahalegin guztiak egingo dituztela haren bizia salbatzeko.

Arrantzale batek gizon bat erreskatatu du itsasoan. Kontatzen du  faxisten ontziak euskal armada apaleko ontziak erasotu zituztela, Baionatik zetorren merkantzia-ontzia zaintzen ari zirela. Eraso egin eta ezin izan dute ezer asko egin. Ohol batzuei helduta, bere ontzia nola hondoratzen den ikusi du, azkena mastako ikurrina.

XVI: Apirila: zeruko deabruak

Garraitzeta bonbardatu egiten dute hegazkinek. Jendea ahal duen lekuan babesten da. Batzuek itsasargian aurkitzen dute babesa, badakitelako itsasargia ez dutela ikutuko, faxistek ere horko argia behar dute eta. Jon amarekin eta Libre arreba txikiarekin gogoratzen da. Durango ere bonbardatu dute, eta triskantza egin.

Egun batean berria zabaltzen da herrian. Gernika guztiz suntsitu du hegazkin faxisten bonbaketa batek. Osaba Matiasen etxean dago, lurjota, Katalin Gernikara joana zelako. Itxaron egingo dio han, etsirik. Jon Mirraren etxera joan eta han ez daudela ikusten du. Etxeko emakume batek esaten dio bere familiarekin joan dela, eta Mirrak emadako paketetxo bat entregatzen dio. Beti gordeta zuen belarritako hura da. Etsirik, osaba bezalaxe, hortxe itxarongo diola pentsatzen du.

XVII: Maiatza: dardarka eta marmarrak

Faxistek diote Gernika gorriek erre dutela. Gezur galanta. Faxistak iristear daude herrira, eta gizonek ihes egiten dute. Milizianoek jauregiak erretzen dituzte, faxisten esku gera ez daitezen. Iristen direnean, atxiloketa asko daude, herriko salatari batzuen erruz. Txibato baten erruz, Pauloren ama atxilotu egin dute, eta buruko ilea arrasean moztu, zigor gida. Berak lotsarik ez, eta kaletik dago ilea guztiz moztuta, jedeak ikus dezan zer egin dioten. Jonen lagunen artean ere beldurra zabaltzen da. Ez dago inorekin fidatzerik.

Katalin hil da Gernikan. Osaba lur jota dago, burutik eginda, Katalin bizirik dagoela uste du. Jon ere bai, Mirra falta duelako. Itsasargia itzalita dago. Militar faxisten eta guardia zibilien patruila bat dator. Osaba behartzen dute mehatxupean itsasargiko lanak egiten jarraitzera. Estepan hil dute, Gernikan atxilotu eta gero.

Amaren gutuna hartzen du Jonek, esateko Garraitzetara joateko asmoa dutela. Faxisten bandora aldatutako handiki baten txoferrak eramango du, Jonen aitak ondo zaindu zuelako gaixorik zegoenean. Ama iritsi eta negar malkotan egiten du Jonek azkenean. Amak esaten dio aita Bilboko Burdinazko Hesian dagoela. Poltsa bat zilarrezko txanponekin ematen dio Joni, gorde dezan. Itsasargira iritsi, eta guardia zibilak esaten dio Jonen amari "que tiene buenas tetas". Osabak tu egiten dio guardiari eta horri kolpea ematen dio fusilarekin, bere ordua laster iritsiko dela mehatxatuz.

XVIII: Ekaina: zuloa, zuloa, zuloa

Bilbo erori egin da faxisten eskuetan. San Joan gauean, Jon eta bere lagunak itsas labarrera doaz, kobazulora. Mozkortu egiten da ardoa edanda. Lo hartzenud. Mirra ikusten du bere ametsetan, ezkatak ditu azalean. Asaldaturik esnatzen da goizean. Itsasargira joan eta guardia zibilek sotoko ezkutalekua aurkitu zute, munizioekin eta granadekin. Propaganda ere bai. Baina ez dute aurkitu zilarrezko txanponen zorroa. Astebetera, hiru gizon heltzen dira, bata farozain berria, beste biak pistoladunak, eta osaba erama egiten dute. Guardia Zibilak Jonen ama mehatxatzen du. Intsinuazio sexualak egiten dizkio. Txakurraren laguntzarekin, osabaren gorpua aurkitzen dute, zuhaitz batera lotuta, propagandako orriak ahoan sartuita eta tiro bat lokian. Itsasargi ondok oermitan lurperatzen dute, hara orgatila batean eraman ondoren. Guardia zibila trufatu egiten da, eta jarraitzen du Maritxuri intsinuazioak egiten. Amak aitaren bila joateko agindua ematen dio Joni, zilarrezko txanponak hartuta.

XIX: Parte ez-ofiziala

Jon Bilbora doa, oinez lehenbizi eta baseritar baten asto gainean gero. Bilboko bere etxera iritsita, faxistek etxe beretzat hatu eta bulego bat jarri dutela ikutsen du. Negarrez hasten da. Eskale baten ondotik pasatzen da. Hizketan hasi bano euskaraz ez egiteko esaten dio, kontu ibiltzeko, faxistak dabiltza eta. Gizona burutik jota dago gerragatik, baina Jonek aitaren bila dabilela esanda, gizonak helbide bat ematen dio. Hara joan, eta gudu-zelaian aurkitutako guaza pila salgai daudela ikusten du. Eta haien artean aitaren egunerokoa! Erosi egiten du, garesti eta hilabete batzuk lehenagotik idatzitakoak irakurtzen hasten da. 500 gudariko batailoi batean dago. Gerrako gorabeherak eta triskantzak kontatzen ditu, nola Bilbo bonbardatzen duten, nola ingeniari traidore batek Burdinazko Hesiko planoak entregatzen dizkien faxistei, eta azkenik erretirada,  Santoña aldera. Beraz, Santoñara joan behar du Jonek, aita aurkituko badu.

XX: Abuztua: agur, itsasargia (azken kapitulua)

Trenez eta oinez heltzen da Santoñara, bi aldiz gelditu egiten badute ere faxistek. Han eusko gudariak eta haien senitatrekoak aurkitzen ditu, giro nahasian, iheska. Bilbon gertatutakoaren berriak zabaltzen dira: hesiaren suntsiketa faxisten eskutik, eta zubien leherketa, faxisten aurreratzea eragozteko. Faxisten indarren aurka ez zegoen ezer egiterik, gehiago ziren eta hobeto hornituak. Bere aitaz galdetu, eta azkenean aurkitzen du, ospitale batean. Jon flakeziak jota dago, eta konortea galtzen du. Aitaren laguntzarekin errekuperatzen doa, egunez egun. Jaurlaritzak irtenbidea eskaintzen dio Jonen aitari, Ipar Euskal Herrira joango da hegazkinez jaurlaritzako agintariekin batera, baina Jon geratu egiten da, ez du joan nahi. Aita joan da, baina milaka gudari geratu dira han. Francoren indarrek harrapatu egiten dituzte azkenean, italiar faxistekin ihes egiten utziko zietela adostu arren. Garraitzetara doa. Iritsi eta Libe eta ama ikusten ditu, lasai. Eta guardiak? Gilzapean, dio amak. Lortu egin zuen astebete lehenago haien kautiberiotik libratzea. Guardiak giltzaperatzea lortu zuen, sotoan. Eta farozaina labarretik erori omen da.

Paulok txalupaz Hendaiara eramango ditu Jon, Libe eta haien ama. Handik Venezuelara joango dira, aitarekin elkartzeko, erbestean baino lur berri baten promesan. Txalupatik itsasargia dakusa. Urtebete eman du han. Zenbat gauza gertatu diren! Matias elbarri, Katalin hilda, Mirra auskalo nora alde egina, Estepan azkenean fusilaturik, osaba torturatu eta erahilda. Eta orain beraiek erbestera. Gogorra da guztia, baino eraman beharrekoa. Hala da bizitza. Itsasargia tente ikusten du, itsasotik. Libertatera doa, gerratik ihesi. Gerra madarikatuak! Noizpait bakea iritsiko al da? Bai, itsasargiak ez baitira betiko itzaltzen. Eta antzara ikusten du zeruan.

AMAIERA

Pertsonaiak

  • Jon, eleberriko mutiko protagonista
  • Osaba, Alejandro Mendieta, Jonen osaba, itsasargiko zaintzailea.
  • Paulo, Jonen laguna. Txinbito deitzen dio Joni.
  • Txispristin, Jonen txakurra
  • Estepan, osabaren laguna, kazetari eta olerki idazlea. Olerki liburua oparitzen dio Joni, berak idatzirikoa
  • Matias, osabaren laguna, eskusoinua jotzen du, herrira hanka galduta itzultzen da
  • Maritxu Mendieta, Jonen ama.
  • Jonen aita medikua da. Alberto Iturri du izena.
  • Garraitzeta, itsasargia dagoen herria
  • Burdinazko Hesia, Bilbo babesteko eraiki zen fortifikazio lerroa
  • Molina, guardia zibil faxista, osabaren hiltzailea.

 

 

3063 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.