Euskaldun fededuna XIX. mendean sortu eta XX. mendera arte iraun zuen mito, ethos eta azkenean estereotipoa ere izan zen, euskaldun ona euskaldun katoliko sinestun eta eliztarrarekin identifikatzen zuena. Bereziki Antzinako Erregimenaren krisitik, eta XIX. mendearen hasieran tradizionalisten aldetik sortu zen, jatorrizko euskalduna nolakoa izan behar zen zehazten zuena, moralki nahiz politikoki. Antzinakotasuna eta garbitasuna adierazten zituen eredua izan zen beraz. XIX. mendean zehar eredua eta irudia zabaltzen joan ziren, bereziki karlismoak eta fuerismoak zuen eremuetan, gehienbat landa eremuetan. Hala eusladun fededunaren ereduan, baserritarra izatea ere jasotzen zen. Eredu horretaz baliatuz, moral zorrotza ezarri zuen Eliza Katolikoak XIX. mendean, euskadun fededunaren tipoa atxiki nahian, kanpotik zetozen ohituren aurka (dantza mota batzuk, musika tresnak - hain zuzen ere, garai hartan sartu zen akordeoiari infernuko auspoa deitu zitzaion -).
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Soziologia (definizioa)Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…
Estigmak eta estigmatizazioaEstigma (antzinako grezierazko stigma hitzetik, "punta duen objektu batekin egindako orban edo marka") gizarte harremanetan eragin negatiboa (diskriminazioa, bazterketa) dakarren ezaugarri pertsonal edo kolektibo berezia da, negatiboki baloratua eta…