Bertsolaritzan, ganbarako lana edo kartzelako lana bereziki txapelketetan bertsolariek, banaka edo binaka, gai jakin bati buruz jarduteko bertsoaldi mota bat da, bitartean beste bertsolariak aparteko gela batean daudelarik,…
Urrutiko lana etxean edota lanpostuari berez legokiokeen lantokitik kanpo burutzen den lana da, toki jakin batean presentzia eskatzen ez duena. Nabarmendu behar da lanpostuak guztiak ez direla egokiak urrutitik egiteko, adibidez kaleen garbiketa, eraikin baten eraikuntza edo jatetxe bateko sukaldaritza ezin dira urrutitik. Urrutiko lanen adibideak berriz, etxean egiten den lan administratiboa, liburu baten itzulpena eta ikasleen tutoretza telematikoa. Aipatu behar da telelana (komunikazio teknologiek bideratua) urrutiko lanaren aldaeretako bat besterik ez dela, arruntena izaten den arren, adibidez ikasleen azterketa idatziak etxean zuzentzen ari den irakasle bat ez da telelana egiten ari.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, remote working; gaztelaniaz, trabajo remoto.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.