Urola ibaia


KategoriakEuskal Herria

Urola ibaia, Legazpin, bere sorburutik gertu.

Urola Gipuzkoako erdialdea hegotik iparrera zeharkatzen duen ibai bat da, 55km luze dena, 343 km² -ko arroarekin. Aizkorrin sortzen da, Brinkola eta Barrendiola errekek bat egiten dutenean, 720m-ko altueran, Legazpiko udalerrian. Ondoren, Zumarraga, Urretxu, Azkoitia eta Azpeitia udalerriak zeharkatzen ditu, Azpeitian ekialdera egiten du, Izarraitz mendia saihesteko eta hortik aurrera ibilgu bihurria du, Zestoa eta Aizarnazabal udalerrietatik igaroz, azkenik Zumaian itsasoratzeko. Zestoako Iraeta auzoan eta Beduan, Zumaian, meandro itxi ikusgarriak ditu, Beduan uharte txikiak ere daudelarik. Iturri historikoen arabera, Zumaia ibaia Zestoaraino nabigagarria zen. Ibaiak sortzen duen haranean hiru tarte bereizten dira, inguruko herriek osatzen dituzten eskualdeei izena emanez: Urola Garaia, Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsaso biltzen dituena; Urola Erdia, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Errezil eta Beizama biltzen dituena; eta Urola Kosta, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia biltzen dituena, nahiz eta geografikoki Urola Erdia Urola Kostaren parte dela ere kontsideratzen den batzuen arabera.

275 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.