Nekazaritza ureztatua (ureztatutako nekazaritza)


KategoriakGeografia

Ureztatutako nekazaritza edo nekazaritza ureztatua ureztatzea, ureztaketa edo ureztapena, garaztatzea ere deitua, baliatzen duen nekazaritza-sistema da, laboratutako lur eremu batean ura artifizialki gehituz eta zabalduz, sustraiak urez elikatu eta landareak eta zuhaitzak zaindu eta haien hazkundea azkartzeko. Ureztatzeko sistemen artean, gainezkako ureztatzea, ur isuri handiak eremuan zabalduz; aspertsio- edo ihinztatze-ureztatzea, ura gailu jakinen bitartez ihintza bihurtu eta indarrez zabalduz airetik; eta tantaz tantako ureztatzea, lurrean sartutako hodietan egindako zuloetatik ura tantaz tanta isuriz. Ureztatze-nekazaritzaren aurkakoa, inongo ureztatzea egiten ez duena eta euritik datorren ura baino baliatzen ez duena, lehorreko nekazaritza da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, riego, regadío.

Ikus, gainera

191 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.