Sail ureztatuak
Nekazaritzan, sail ureztatuak edo lursail ureztatuak ureztaketa artifiziala duten labore-lurrak dira. Sail ureztatuak eskatzen duten laboreak anitz dira, baina gehienetan barazkiak, zerealak, eta horien artean bereziki arroza eta artoa, erremolatxa, kotoia eta fruitu-arbolak izaten dira. Ureztaketak eskatzen dituen azpiegiturak direla eta, gehienetan lursail irekiak dira. Beste hizkuntzetan: ingelesez, irrigated lands; gaztelaniaz, tierras de regadío.
Ikus, gainera