Urbizidioa


KategoriakSoziologia

Urbizidioa ekintza militarren ondorioz hiri batek jasaten erabateko suntsiketa da, nahita eragindakoa, maiz bertako populazioaren aurkako genozidio eta gizadiaren aurkako krimenekin batera. Suntsiketa fisikoaz gainera, urbizidioak bertako hondamendi kulturala ere bada, eta horixe da hain zuzen urbizidioen eragileen beste helburu bat: hiria suntsituz, hiria ondare eta bilgune kultural moduan ere suntsitzea, bertako herritarren identitatea erabat ezabatzeko. Urbizidio terminoa Bogdan Bogdanovic arkitekto eta Belgradoko alkate ohiak asmatu zuen1990eko hamarkadan, Balkanetako gerran Sarajevo, Vukovar eta Mostar hiriek jasandako suntsiketak izendatzeko. Terminoa asmatu aurretik ere, hainbat urbizidio izan dira historian, hala nola Dresde hiriarena, Bigarren Mundu Gerran, eta gerora ere Gorzny, Txetxenian, eta Mosul, Iraken, urbizidioa pairatu dute.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Urbizidioa"; Gizapedian, 2 urria, 2018, /urbizidioa/.
216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.